Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Sabin Zubiri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sabin Zubiri
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1922
Herrialdea Bizkaia,Euskal Herria
HeriotzaBilbo2008komaiatzaren 17a (85/86 urte)
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua etapolitikaria
Jasotako sariak
ikusi
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEusko Alderdi Jeltzalea
Eusko Alkartasuna

Sabin Zubiri Sanchez (Begoña,Bilbo,19222008komaiatzaren 19a)[1]euskalenpresaburu etapolitikariabertzale etajeltzale bat izan zen.EAJrekin lotura zuen familia batekoa zen.

Begoñazpi ikastola

1950eko hamarkadanBilboko girokatolikoetan beregizarte etakultur jarduerei ekin zien. Ondorioz, maiz atxilotua izan zen. Bere izena hiri honetako lehenbizikoikastolari ere lotua dagoelarik.1960ko hamarkadanEAJko kide aktiboa izan zen,1964koGernikakoAberri Eguneko hainbat ekintzetan parte hartu zuen.Juan AjuriagerrakBizkai Buru Batzarrean jarri zuen, EAJn1969an burututako berrantolaketan, eta ondoren urteetan kargu horretan mantendu zelarik.

1970eko hamarkadan berrosaketa abertzalearen bultzatzaileetako bat izan zen,Mikel Isasi etaFederico Bergaretxe,Luis Maria Retolaza,Primitivo Abad eta Ajuriagerrarekin batera1974koJesus Maria LeizaolaLehendakariarenGernikarako itzulera klandestinoaren antolatzaileetako bat izan zelarik. Ekintza hauek hainbat atxiloketa suposatu zioten,espainiarultraeskuinak Bilboko bere dendetako batlehergailuz suntsitu zuelarik. Bestalde, urte haietan eremu katolikoan jarduera handia izan zuenEl Ciervo aldizkariari loturik.1977an 40 urteko klandestinitatearen osteanEAJkoBizkai Buru Batzarreko kide hautatu zuten, nagusiki alderdiarenekonomiaz arduratuko zen gero. Kargu honetan zegoelaTrantsizio GaraikoEAJren lehenbiziko krisi handia bizi izan zuen:1979koBermeoko sabindar eszisioa.

1980anDeia egunkaria etaMuga aldizkaria argitaratzen zituen Iparragirre argitaletxeko administrazio kontseiluan sartu zen.[1] Bere agintean, lehenbiziko aldiz euskalegunkari bat asteko zazpi egunez etenik gabe argitaratu zen.Carlos Garaikoetxearen adiskide mina zen.1984anBizkai Buru Batzarrerako bere hautagaitza aurkeztu zuen,Mitxel Unzueta abokatua etaJesus Insausti"Uzturre" sindikalistarekin lehiatuz. Galtzaile atera eta handik bi urtetara EAJko krisi larria jazo zenean, alderdia laga etaEusko Alkartasunako kide egin zen. Garai horretan bizi laburrekoGaur Express egunkariaren sortzaileetako bat izan zelarik.

2008komaiatzaren 19an zendu zen.

Sariak eta aitortzak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. ab (Ingelesez)Iturriotz, Alazne. (1997-06-29). «Deia eta Egin. Atzera begira, etorkizuna ilusioz» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria) (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  2. Euskara, Kultura eta Kirol Saila. (2015-12-02). «BIZKAIKO AHALDUN NAGUSIAK ETA EUSKARA ETA KULTURA DIPUTATUAK LAUAXETA 2015 SARIAK EMAN DITUZTE - Komunikazioa - Bizkaia.eus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).
  3. (Gaztelaniaz)Eguskiza, L.. (2015-12-03). «Meabe, Arrieta, Zubiri y Zearra, pioneros en el ámbito de la enseñanza» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-06-13).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sorrera eta sortzailea
Egoitza nagusia eta bilguneak
Jaiegunak
Barne-erakundeak
Lehendakariak
1895-1903:Sabino Arana Goiri1903-1906:Aingeru Zabala Ozamiz"Kondaño"
1906-1908Santiago Alda,Alipio Larrauri,Antonio Arroyo,Vicente Larrinaga etaEduardo Arriagak osaturiko zuzendaritza batzordea
1908-1916:Luis Arana Goiri
Pertsona nabarmenak
Sabin AranaLuis AranaJose Arrandiaga"Joala"Aingeru Zabala Ozamiz"Kondaño"Ramon de la SotaEngrazio Arantzadi"Kizkitza"Zeferino JemeinKoldo Eleizalde
Eli Gallastegi"Gudari"Manuel de la Sota "Txanka"Manuel Egileor"Ikasle"Elbira ZipitriaKarmele ErraztiPolixene TrabuduaManuel IrujoJose Antonio AgirreTelesforo MonzónJuan Ajuriagerra
Joseba RezolaJesus GalindezJoseba ElosegiJesus Insausti"Uzturre"Jesus Maria LeizaolaSabin Zubiri
Carlos GaraikoetxeaXabier ArzalluzRamon LabaienJose Antonio ArdanzaIñaki AnasagastiJuan Mari AtutxaJose Angel CuerdaIñaki AzkunaMari Karmen GarmendiaJuan Jose IbarretxeIdoia ZenarrutzabeitiaJoseba EgibarMiren AzkarateJosu Jon ImazIñigo UrkulluJosu ErkorekaBakartxo TejeriaAndoni OrtuzarImanol Pradales


Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Sabin_Zubiri&oldid=9820737"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp