Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

SMTP

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sare eta teknologia protokoloak*
Aplikazio geruzaDNS,FTP,HTTP,HTTPS,IMAP,IRC,NFS,NNTP,NTP,POP3,SMB/CIFS,SMTP,SNMP,SSH,Telnet,SIP,gehiago
Aurkezpen geruzaASN.1,MIME,SSL/TLS,XML,gehiago
Saio geruzaNetBIOS,gehiago
Garraio geruzaSCTP,SPX,TCP,UDP,gehiago
Sare geruzaAppleTalk,IP,IPX,NetBEUI,X.25,gehiago
Lotura geruzaATM,Ethernet,Frame Relay,HDLC,PPP,Token Ring,Wi-Fi,STP,gehiago
Geruza fisikoaKable ardazkide,Zuntz optiko,Pare kordatu,Mikrouhin-sarea,Irrati bidezko sarea,RS-232,gehiago
*OSI ereduaren arabera

SMTP edoSimpleMailTransferProtocol (Posta transferentziarako protokolo sinplea) gailu ezberdinen artean posta mezuak elkartrukatzekoprotokoloa da. Hasiera batean testu formatugabea baino onartzen ez zuen arren, zenbait aldaketa izan ditu denboran zehar, orain formatudun testua eta erantsitako fitxategiak gehitzea ahalbidetzen duelarik.Bezero-zerbitzari ereduan oinarrituta dago. Normalean 25portua erabiltzen du konexioa egiteko.

Komunikazio adibidea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lehenik eta behin, bezero eta zerbitzariaren artean konexioa egin beharra dago. Hau posta-bezero batekin edoTelnet bezero baten bidez egin daiteke.

        Zerbitzaria:    220 www.domeinua.com ESMTP        Bezeroa:        HELO        Zerbitzaria:    250 Hello, please meet you        Bezeroa:        MAIL FROM: ni@domeinua.com        Zerbitzaria:    250 Ok        Bezeroa:        RCPT TO: hartzailea@domeinua.com        Zerbitzaria:    250 Ok        Bezeroa:        DATA        Zerbitzaria:    354 End data with <CR><LF>.<CR><LF>        Bezeroa:        Subject: Mezuaren izenburua        Bezeroa:        From: ni@domeinua.com        Bezeroa:        To: hartzailea@domeinua.com        Bezeroa:                Bezeroa:        Kaixo,        Bezeroa:        Hau proba bat da.        Bezeroa:        Agur.        Bezeroa:        .        Zerbitzaria:    250 Ok: queued as 12345        Bezeroa:        quit        Zerbitzaria:    221 Bye

Goiko adibidean oinarrizko aginduak ikus daitezke:

  • HELO: Zerbitzarian saioa hasteko.
  • MAIL FROM: igorlea nor den adierazteko.
  • RCPT TO: jasotzailea nor den adierazteko.
  • DATA: mezuaren hasiera adierazteko, eta berau puntu bat soilik duen lerro bat aurkitutakoan amaituko da.
  • QUIT: Saioa amaitzeko.


Zerbitzariaren erantzunak mota ezberdinetakoak izan daitezke:

  • 2XX: Baiezko erantzuna.
  • 3XX: Denbora baterako baiezko erantzuna.
  • 4XX: Errore erantzuna. Agindua errepikatu arte itxarongo du.
  • 5XX: Errore erantzuna.

Zerbitzariak puntuaren bidez mezuaren amaiera jasotzen duenean, honako bi aukera hauek ditu:

  • Jasotzailea domeinu berekoa baldin bada, gorde.
  • Beste zerbitzari batera bidali, jasotzailearen domeinuko zerbitzariak jaso dezan.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=SMTP&oldid=7206330"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp