Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

SM-liiga

Wikipedia, Entziklopedia askea

SM-liiga


Berezko izenaSuomen mestaruus liiga
HerrialdeaFinlandiako banderaFinlandia
AntolatzaileaIzotz-hockey Federazioa
ArduradunaJukka-Pekka Vuorinen
Sorrera1975
Talde kopurua14
Webgune ofiziala(Finlandieraz)

SM-liigaFinlandiakoizotz-hockey txapelketa nagusiena etaEuropako garrantzitsuenetarikoa da.1975. urtean sortu zen,amateurren ligatzat jotzen zenSM-sarjaren ordez.SMSuomen mestaruus-en laburpena da,euskarazFinlandiako Txapelketa esan nahi duena.

LigaFinlandiako hamalauizotz-hockey taldek jokatzen dute, taldeek lehen maila honetara edo honetatik meritu propioengatik baino ezin dira igo edo jaitsi,2000. urtean erabaki zenaren arabera. Hala ere, azken urtetan liga berriz irekitzea proposatu dute; azken igoeraKalPa taldearena izan zen2005-06 denboraldian.

Gaur egun,Bielorrusia,Errusia,Kazakhstan etaLetonia herrialdeetako taldeek jokatzen dutenHockey Liga Kontinental internazional berriaz gain,SM-liigaEuropako liga nazional garrantzitsuena daIzotz-hockey Erakundeen Nazioarteko Federazioaren (IIHF) arabera[1].

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Jokalarien eta kirol-enpresen mundua egonkortzeko asmoarekin sortu zenSM-liiga1975. urtean.Finlandiako Izotz-hockey FederazioakSM-Sarja liga deuseztatu eta jokalarien ordainketa, kontratazio eta babes eta diru-laguntzak egonkortu zituen; gainera,Europan oraindik arrotza zenPlay-Off egitura erantsi zion liga amaierari.

Hasieran, txapelketak hamar talde baino ez zituen eta sailkapeneko lehenengo lau taldeek jokatzen zituztenPlay-Off kanporaketak.SM-Sarja bigarren mailako lehiaketa bezala kokatu zen eta bien arteko jaitsierak eta igoerak onetsi zituzten hasiera batean. Liga formatu honek zaleak erakarri zituen zelaietara eta1988-1989 denboraldian hamarretik hamabi taldera igaro zen.

90eko hamarkadan zelaira gerturatzen zen zaleen kopurua 1,8 miloi zalera iritsi zen etahamarkada erdirako jokalari guztiek ohiko kontratuak sinatuak zituzten[2]..

2007koPlay-Offen finaleko giroa (Jokerit -Kärpät).

2000-01 denboraldirako kirol-elkarteek erakutsi zuten gaitasunagatik jaitsierak eten ziren. Hala ere,2002-03 eta2005-06 denboraldietanOulun Kärpät etaKalPa taldeak igo zirenMestis bigarrengo mailatik erakutsitako joko onagatik.

Egitura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

SM-liiga bi zati ezberdinetan banatzen da;Denboraldi erregularra etaPlay-Offak.

Denboraldi erregularra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Liga iraila erdialdetik martxoraino irauten du eta hamalau taldeek parte hartzen dute. Talde bakoitzak 58 partidu jokatzen ditu, liga osatzen duten gainontzeko taldeen aurkako 56 eta inguruko hirietan dauden taldeen aurkako 2. Partidu bakoitzak 20 minutuko hiru zati ditu, guztira 60 minutu, eta puntuak lortzeko irabazi beharra dago. Partidua berdinketan amaitzen bada, 5 minutuko luzapena egoten da, eta hau ere berdinketan amaitzen bada, partidua penaltietan erabakiko da. Puntuaketa sistema berezia dago: partida lehenengo 60 minutuetan irabaziz gero, hiru puntu lortzen dira; luzapenean irabaziz gero, bi; eta penaltietan irabazten bada aldiz, puntu bakarra.

Ligako sailkapenak ez ditu jaitsierak baldintzatzen, taldeek erakusten duten jokoak baizik.

Play-Offak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Denboraldi erregularra amaitzen denean, sailkapeneko sei talde onenakPlay-Offeko final-laurdenetara igarotzen dira zuzenean; zazpigarren postutik hamargarren bitartekoakPlay-Offean parte hartzeko gelditzen diren bi lekuak jokatzen dituzte 3 partidutara.

2007-08 denboralditik aitzin, kanporaketa guztiak zazpi partidutara jokatzen dira etaDenboraldi Erregularreko sailkapenean lortutako postuaren arabera kokatzen dira taldeak kanporaketa taulan; hau da, sailkapeneko buruak beti azkenengoaren aurka jokatzen dute lehenengo kanporaketan. Irabazleak urrezko domina etaKanada-malja kopa,Kanada kopaeuskaraz, izeneko kopa irabazten du eta bigarrenak eta hirugarrenak aldiz, zilarrezko eta brontzezko dominak.

Kanporaketak hilabete bat irauten du gutxi gorabehera, martxotik apirilera eta ezberdintasun bakarra partidua berdinketan amaitzen denean agertzen da; izan ere, luzapenak 20 minutukoak dira eta gola markatzen duen lehenak irabazten du partidua.

SM-liiga osatzen duten taldeen kokalekua Finlandiako mapan
SM-liiga osatzen duten taldeen kokalekua Finlandiako mapan

Taldeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Armarria
Taldea
Hiria
Izotz-zelaia
Edukiera
Managerra
07/08
ÄssätPoriPorin jäähalli
6.472
Alpo Suhonen
14.
BluesEspooLänsiAuto-areena
6.820
Petri Matikainen
2.
HIFKHelsinkiHelsingin jäähalli
8.200
Kari Jalonen
7.
HPKHämeenlinnaPatria-areena
5.360
Jukka Rautakorpi
12.
IlvesTampereHakametsän jäähalli
7.800
Sakari Pietilä
8.
JokeritHelsinkiHartwall-areena
13.464
Glen Hanlon
4.
JYPJyväskyläSynergia-areena
4.180
Risto Dufva
5.
KalPaKuopioKuopion jäähalli
5.225
Pekka Virta
13.
KärpätOuluOulun jäähalli
6.614
Matti Alatalo
1.
LukkoRaumaDNA-areena
5.400
Rauli Urama
9.
PelicansLahtiIsku-areena
4.910
Hannu Aravirta
6.
SaiPaLappeenrantaKisapuiston jäähalli
4.847
Ari-Pekka Selin
11.
TapparaTampereHakametsän jäähalli
7.800
Mikko Saarinen
3.
TPSTurkuTurkuhalli
11.820
Kai Suikkanen
10.

Antzinako taldekideak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Aurreko denboraldietan jokatu izandako taldeen zerrenda:

Kanada-malja garaikurra.

Irabazleen sailkapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanada-maljaSM-liigako garaikur garrantzitsuena irabazi dutenen sailkapena:

Sariak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Taldeko sariak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Banakako sariak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Sariak bi eremutan banatzen dira:SM-liigak banatzen dituen sarietan eta jokalarien elkarteak banatzen dituenetan.

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Argazki gehiago

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Izotz-hockey Erakundeen Nazioarteko Federazioa (IIHF)
  2. SM-liiga

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Taldeak
ÄssätBluesHIFKHPKIlvesJokeritJYPKalPaKärpätLukkoPelicansSaiPaTapparaTPS
Denboraldiak
Taldekoak
Banakoak
Emakumeak
Nazioarteko txapelketak
Gizonak
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=SM-liiga&oldid=8786356"(e)tik eskuratuta
Kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp