Hizkuntza germanikoak Europan, 900 urtearen inguruan: ekialdeko multzo suediarrak, gaur ingurune baltiko eta eslaviarrak diren lurretan, Rus herriaren kokapenak lirateke.Rus noble baten hileta (irudikapen erromantikoa), Heinrich Semiradzki, 1883.
Haren jatorria ez da oraino behar bezala argitu. Batzuen ustez, ekialdekoeslaviarrekin nahasi zen iparraldeko herribikingoa zen; beste aditu batzuen arabera,barego bikingoekin nahastu zen hego-ekialdeko herri eslaviarra zen. Nolanahi ere, garbi dago Errusia Zaharraren sorkuntzan zuzenean parte hartu zuela rus herriak.
Finlandieraz etaestonierazRuotsi etaRootsi esaten dioteSuediari, gertuen duten herrieskandinaviarrari. Horrekin lotura argia du Rus terminoak, uste baitafino-ugriar herriek bikingo edo eskandinabiarrak deitzeko modu batetik eratortzen dela hitza. Jatorrian atzerago eginez erroan egon daitezkeRođer /rođsmenn terminoak,arraun eta arraunlariak; eskandinaviarren zabalkundea, baiBaltikoan zein egungo lautada eslaviarretan arraun-untziez gertatu baitzen[1].
Rurikiden dinastian ohikoak egin ziren izenen artean ere jatorri eskandinaviarren presentzia ikusten da. Adibidez: Oleg (Helgi), Olga (Helga) eta Igor (Ingvar)[2].