Ruper Ordorika | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Oñati, 1956koabuztuaren 16a (68 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Familia | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | herri-musika rock euskal rocka rock alternatiboa herri-kanta |
ruperordorika.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Ruper Ordorika Ezkurdia (Oñati,Gipuzkoa,1956koabuztuaren 16a)euskal abeslaria da, euskal musikari berritzaile eta nazioartekoenetakoa, halarock etapop musikan nola beste estilo batzuetan. Euskal kantagintzak eman duen bakarlaririk enblematiko eta gorenetakoa da. 1980ko hamarkadanPott Banda literatura taldean ibili zen,Joseba Sarrionandia etaBernardo Atxaga idazleekin batera besteak beste, eta musika arloan herri kantaren tradizioa eta rock egilearen nortasuna batu ditu, bere erara. 1980. urtetik bere izeneanEuskal Herriko nahizNew Yorkeko musikariekin disko sorta bat grabatzeaz gain,Hiru Truku taldea sortu zuenJoseba Tapia etaBixente Martinez (Izukaitz,Oskorri) musikariekin, herri kantutegia berritzeko.[1]
Txikitatik musika izan du pasio handiena Ruper Ordorikak. Musika ikasitako senideak zituen etxean, eta gurasoen aldetik «ekimen artistikoarekiko begirunea» jaso zuen. Bateriarekin lehenengo, gitarrarekin ondoren... kantuan geroago hasi zen,Gasteizen. «Maiz esaten duteuskaraz hasi nintzela kantuan, zegoen gauza debekatuena zelako. Gasteizen hala zen bereziki. Han bazegoenBergarako mutil bat Gabon Kanta Sariketa batean parte hartu nahi zuena. Enteratu zen bazela oñatiar bat gitarra jotzen zuena eta eskatu zidan berarekin parte hartzeko. Irabazi egin genuen. Horixe izan zen kantuan jende aurrean egin nuen lehen aldia. Bestalde,Natxo de Felipek ezagutzen zituen nire kantutxoak, eta beti egoten zen nik kantuan atera behar nuela esanez. Modu berean esan behar dut kantuan ingelesez hasi nintzela. Beti ikasten nituenbluesak,rocka... Suertea izan nuen hemen, Oñatin ikusi bainituen banan-bananBenito Lertxundi,Xabier Lete,Mikel Laboa,Ez Dok Amairu banatu eta gero. Benito Lertxundik jo zuen egunean, nik hamabost urte nituela-edo, izan nuen berarekin elkarrizketa bat gerora niretzat garrantzitsua izan dena. Kantutegi zaharrean begiratzeko arau batzuk eman zizkidan. Aurretik eta gaur egun ere hori da nire zaletasunik handienetakoa».[2]
Oñatin jaio arren,Gasteizen hazitako musikaria da Ruper Ordorika. Hara joan zen familia bizitzera, Ruperrek 12 urte zituela. Hortaz,Hautsi da anphora (Xoxoa, 1980) lehen diskoa grabatzeko, Gasteizen ezagututako musikariez inguratu zen:Josu Zabala (Hertzainak),Angel Celada, Xabier Olloki (Potato)... Beste batzuk unibertsitatean ikasten ari zelaBilbon ezagututakoak ziren:Bixente Martinez (Oskorri,Izukaitz), kasu. Ordurako, kultur giroan ezaguna zen Ordorika, bai Gasteizen, bai Bilbon. Hiri horretan, hain zuzen, hainbat idazle gazterekin jarri zen harremanetan, denbora gutxira Pott literatur taldea osatu zutenekin:Bernardo Atxaga,Manu Ertzilla,Joxemari Iturralde,Jon Juaristi etaJoseba Sarrionandia. Horietako gehienek garrantzi handia izan dute Ordorikaren ibilbidean, Atxagak eta Sarrionandiak batez ere.
Hain zuzen, AtxagarenEtiopia (Pott, 1978) liburutik hartutako poemez osatuta zegoenHautsi da anphora. Euskal kantagintzarentzat une apalak ziren, kantaldi politikoen beherakada zetorren eta arteanEusko Rock Erradikala (RRV) azaleratzeke zegoen. Ruper Ordorikaren musika ez zen egokitzen garai hartako ikuspegira, herri kantaren tradizioa eta rocka uztartzen baitzituen poetika hiritar eta moderno batekin. Haatik, diskoak laudorioak jaso zituen kritikarien artean, eta denborarekin euskal kantagintzan ikur bilakatu da.Sustatu.com webguneko erabiltzaileek, euskal diskorik onenen artean,Hautsi da anphora aukeratu zuten bigarren,Hertzainak (Soñua, 1984) lanaren ostean.
Beste musikari batzuek, urte haietan kutsu politikodun kantuak hobesten zituzten bitartean (Euskal Rock Erradikalaren garaiak baitziren), Ordorikaren orduko eskaintza ausart eta berritzaile nabarmendu zen, letra barnekoi eta landuak eskainiz.1988anHenry Bengoa Inventarium ikuskizunean hartu zuen parte,Bernardo Atxaga etaJoxe Mari Iturralde lagunekin batera. Gaur egun ere,Joseba Sarrionandiaren hitzak sarritan erabiltzen ditu abestiak egiteko.
Ni ez naiz Noruegako errege (Elkar, 1983) etorri zen ondoren. Aurrekoaren ildo elektro-akustikoan sakondu zuen, baina taldearen soinua eta elkar ulertzea sendotzea ekarri zuen. Disko horretan dagoBerandu dabiltza, ziurrenik Ordorikaren abestirik ezagunena dena. Bakarlari oñatiarra lan horretan ausartu zen lehenengo aldiz bere hitzak sartzen,Joseba Sarrionandiak —kartzelan zegoela idatzi zuenGaltzetako koblak—, Joxemari Iturraldek eta Atxagak idatzitakoekin batera.
Denboraldi batez Londresen bizi ostean, Bihotzerreak (Elkar, 1985) kaleratu zuen, eta jarraitzaile gehiago bildu, Eusko Rock Erradikalaren unerik indartsuenean. «80an hasi nintzenean, euskaraz egiten ziren kantuen mundua lur jota zegoen [...]. Benetan modaz kanpo zegoen esatea kantu bat maite zenuela. Gutxienez rock erradikalekoa izan behar zenuen [...]. Jendea aurreko sasoi errebindikatibo eta aski panfletarioaren erreakzio batean zegoen. Ez hemen bakarrik, estatu guztian eta nik esango nuke Europan ere hala zela. Rock erradikalak sekulako bitamina ekarri zion hemen egoerari. Baina aldi berean, mugimendu hori aurrekoaren ukazioan oinarritu zen. Eta hortxe hasi nintzen ni kantuan. Tarte luze batean ez zen egon kantu egilerik, zentzu horretan. Zeuden kantu egileak rock taldeetakoak ziren. Baina zeharo bazterrean utzi zen gitarrarekin irteten zen pertsonaia hori. Sasoi hartan beti taldearekin ibili nintzen. Nahiz eta korronte baten kontra egon naizen, beti izan dut nire entzuleria».[2]
Musikan jarraitu nahi ote zuen zalantzak uxatu ostean, formaz eta interpretazioaz arduratu zen hirugarren diskoan, arlo musikala modu berezian zainduz. Disko horretako hitz guztiak berak idatzitakoak dira. Etenaldia egin zuen disko berrien sorkuntza prozesuari dagokionez, baina kontzertuak emateko aprobetxatu zuen, etaHertzainak taldearen hirugarren estudioko lanean,Salda badago (Elkar, 1988) diskoan, ekoizle lanetan aritu zen. Segidan, Gasteizko taldea lagundu zuen Europako biran.
1990era arte ez zuen beste diskorik atera, baina ez zen gelditu.Henry Bengoa Inventarium Atxagarekin landutako ikuskizuna taularatu zuen, esaterako. Hurrengo lana,Ez da posible (Gasa-Wea, 1990),Madrilgo diskoetxe batekin argitaratutako lehenengoa izan zen. Rock soinura inoiz baino gehiago hurbildu zen Ordorika lan horretan, eta entzuleria zabalagoa bereganatu zuen, gero eta kontzertu gehiago emanez. Diskoan parte hartutako zenbait musikarirekin (Nando de la Casa, Jose de la Casa eta Javier Antoñana),Mugalaris taldea sortu zuen, ordutik hona zuzeneko emanaldietan lagun izan ohi duen taldea. Haiekin grabatu zuenRuper Ordorika & Mugalaris (Emak Bakia, 1992) disko txikia,Estatu Batuetara sei hilabeterako joan aurretik.New Yorkeko egonaldi hura erabakigarria suertatu zen Ordorikaren ondorengo ibilbidean, inprobisazioaren munduko musikari asko ezagutu eta esperientzia anitz pilatu baitzituen. Aurrerantzean maiz jo du New Yorkeko musikariengana soinu berri baten bila bere diskoetarako.
Lehen urratsaSo' ik' so' (Nuevos Medios, 1995) diskoan egin zuen, Ben Monder gitarrista gonbidatuz grabaziora eta euskal musikariekin elkartuz. Aldaketa antzematen zaio soinuan, ehundura berriak lortzeko ahalegina. Hurrengo lanak bide horretan sakontzeko baliatu zituen Ordorikak:Dabilen harria (Nuevos Medios, 1998),Hurrengo goizean (Metak, 2001) etaKantuok jartzen ditut (Metak, 2003). Hiru diskoak New Yorkeko ospe handiko musikariekin grabatu zituen: Fernando Saunders, Ben Monder, Kenny Wollesen, Skulli Sverrisson eta Jonathan Maron. Tartean lehen zuzeneko diskoa grabatu zuenBilboko Kafe Antzokian, Ordorika betidanik oso eroso sentitu den aretoan, Mugalaris taldearekin. Bere ibilbideko kantu ezagunenak bildu zituenGaur (Esan Ozenki, 2000) izeneko lan horretan.
Urte hauetan guztietanKuban,New Yorken,Galizian,Herrialde Katalanetan,Espainian,Txekian,Ingalaterran eta beste hainbat lekutan aritu da kantari Ruper Ordorika, etaBernardo Atxagarekin literatura eta musika batzen dituzten emanaldiak egin ditu sarri. Estudioan grabatutako hurrengo diskoa Memoriaren mapan (Elkar, 2006) izan zen. Berriz ereAmeriketako Estatu Batuetako musikariekin egindako diskoa izan arren, aurrekoekiko ezberdina da, ahotsa etagitarra akustikoa baitira kantuen oinarri nagusia. Diskoaren beste berezitasun nagusia hitzetan datza, guztiakJoseba Sarrionandiak lan honetarako beren-beregi idatzitakoak baitira. Kontzertuetan bikote formatuan aurkeztu zuen Ordorikak diskoa, Jon Piris kontrabaxu-jotzaileak lagunduta.
Hala ere, diskoaren aurkezpenekin hasi aurretik, 2006ko urrian bi kontzertu eman zituen Bilboko Kafe Antzokian, Mugalaris taldearen azken sei urteetako aroari agur esateko. Bi kontzertuok ekarri zutenHamar t'erdietan. Zuzenean (Elkar, 2008). Ordorikaren bigarren zuzeneko diskoaren argitalpena bi emanaldietatik aukeratutako sei kanturen irudiak jasotzen dituen DVD batez osaturik heldu zen. Urte bereanMugalaris talde eraberrituarekin itzuli zen Ordorika kontzertuetara.Hasier Oleaga (bateria),Fernando Neira (baxua) etaArkaitz Miner (mandolina, gitarra) dira Mugalaris berriak.
Hiru urte geroago estudiora itzuli zen Ordorika,Haizea Garizumakoa (Elkar, 2009) grabatzeko. Lehen aldiz New Yorken grabatu zuen diskoa, aspaldi lagun bilakaturiko musikariekin: Ben Monder, Skuli Sverrisson eta Kenny Wollesen. Disko horretako hitz eta musika guztiak Ordorikak sortuak dira, etaMikel Laboari eskainitako kantu bat dago,Sekulabelardiko kantaria.
Hodeien azpian da (Elkar, 2011) Ordorikak orain arte argitaratu duen azken diskoa. Hori ere New Yorken grabatu zuen, hango musikariekin, baina Ben Monderren ordez, Stephen Ulrichek grabatu zituen gitarra gehienak.
2013ko urrianAzukre koxkorrak kaleratuko du, euskal kantuen bertsioen diskoa. Aurrerapen gisa,KortaturenSarri, Sarri zabaldu du Elkar diskoetxeak.
Bakarkako ibilbidearekin batera,Hiru Truku taldea sortu zuen 1994an Ordorikak, beste bi musikari handirekin:Bixente Martinez etaJoseba Tapia. Euskal kantu tradizionalen interpretazio berri bat eskaini zuen hirukoteak hiru disko goraipatutan:Mendebaleko euskal baladak (Nuevos Medios, 1994),Mendebaleko euskal kantuak (Nuevos Medios, 1997) etaNafarroako kantu zaharrak (Metak, 2004). Euskal tradizioko kantuak oinarri hartuta, britainiarfolkaren moldeen arabera egokitu dituzte, estilo berezi batez.
![]() | Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Ruper Ordorika![]() |