| Rudolf de Rijk | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Amsterdam, 1937komartxoaren 24a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Amsterdam, 2003koekainaren 15a (66 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Massachusettseko Teknologia Institutua Amsterdamgo Unibertsitatea |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | hizkuntzalaria |
| Kidetza | Euskaltzaindia |
Rudolf Pieter Gerardus de Rijk (Amsterdam,1937komartxoaren 24a -ibidem,2003koekainaren 15a)Herbehereetakohizkuntzalaria izan zen,euskal gramatikan aditua.[1]
1972anMassachusetts Institute of Technology ikastetxean eskuratu zuen doktoretza,Kenneth Locke Haleren zuzendaritzapean idatzitakoStudies in Basque Syntax: Relative Clauses tesiarekin.[2] Tesi honekgramatika sortzailearen eskolako hizkuntzalarien arreta erakarri zuen, etaeuskara aztertzeari lotu zitzaizkion haietako hainbat.
Urte gutxi batzuez, irakasle aritu zenChicagoko Unibertsitatean; eta gero,2002an erretiratu zen arte,Leidengo Unibertsitatean eman zituen eskolak.[3]De Lingua Vasconum: Selected Writings bere liburua1998an argitaratu zen,Julio de Urquijo euskal filologiako mintegiaren urtekariaren eranskin gisa.Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen.[4]
2002koazaroaren 29an,EHUk ohorezko doktoretza eman zion,nazioarteko hizkuntzalarien artean euskalari nagusia zela aipatuta. Gainera, De Rijken omenezko liburua argitaratu zuen, 42 adituk idatzitako artikuluekin.[5]
Bere lanik nabarmenenaeuskara batuaren gramatika deskriptiboa izan zen, 1.400 orrialdekoa:Standard Basque: A Progressive Grammar.[6]