Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Ruby

Wikipedia, Entziklopedia askea
 Ruby
Jatorria
Sorrera-urtea1995
Mugimenduasoftware librearen mugimendua
Azken bertsioa3.4.2
Honen izena daramaerrubi
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaC
Programazio paradigmaProgramazio funtzional,Programazio inperatibo,Objektuetara bideratutako programazioa etareflective programming(en)Itzuli
Media motaapplication/x-ruby eta text/x-script.ruby
Sistema eragileaMicrosoft Windows,Linux,BSD etaMacOS X
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaRuby License(en)Itzuli,GPLv2 eta2-clause BSD License(en)Itzuli
Deskribapena
Honen eragina jaso duAda,Dylan,Perl,Python,Smalltalk,C++,CLU,Eiffel(en)Itzuli,Lisp,BASIC,Lua etaEmacs
Ekoizpena
DiseinatzaileaYukihiro Matsumoto(en)Itzuli
GaratzaileaYukihiro Matsumoto(en)Itzuli
ruby-lang.org
GitHub: ruby
Iturri-kodeahttps://git.ruby-lang.org/ruby.git etahttps://github.com/ruby/ruby.git

RubyYukihiro Matsumoto japoniarrak1993an sortutakoobjektuei orientatutakoprogramazio lengoaia bat da.Perl etaPython lengoaiaren antzekoa den sintaxia erabiltzen du,Smalltalk bezalako lengoaien objektuei zuzendutako ezaugarriak bilduz. Beste lengoaien ezaugarriak dauzka, besteak besteLisp,Lua,Dylan etaCLU. Rubyinterpretatutako programazio lengoaia bat da, etasoftware libre bezala banatzen da.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

LengoaiaYukihiro "Matz" Matsumotok sortutakoa da,1993kootsalilaren 24an hasi zen Rubyn lan egiten Ruby, eta1995 kaleratu zuen. Lagun baten jatorrizko hilabeteari dagokio harriak eman zion "Ruby" izena lengoaiari. Gaur egun2008ko ekaina, azken bertsioa 1.8.6 da;2007ko abenduaren 26an Ruby 1.9.0 kaleratu zen: garapen bertsioa da askoz azkarrago lan egiten duena, datorren bertsioan (Ruby 2.0) egongo den ezaugarria. Gaur egun daukagun bertsioa (1.8.6) beste lengoai batzuen konparatuz nahiko astiro lan egiten duenez, makina birtual batzuk sortu dira. Besteak besteJRuby,Java plataformara Ruby emateko saioa etaRubinius,Smalltalken makina birtualen onarrituta interpretea.

Filosofia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Legoaiaren sortzaileak,Yukihiro "Matz" Matsumoto, programatzailea dibertitzeko eta bere produktibitatea zabaltzeko diseinatuta dagoela esan du, erabiltzaileentzat interface ona diseinuko printzipioa jarraituz[1] Gizakien beharrak makinenak baino gehiago kontuan hartu behar direla pentsatzen du:[2]

«Batzuetan jendeak, informatiko ingenieroak batez ere, bakarrik makinak kontuan hartzen dituzte. Haiek esten dute, "Hori egiten badut, makinak azkarrago lan egingo du. Hori egiten badut, makinak hobe lan egingo du. Hori egingo badut..." Makinetan onarrituta daude, baina benetan behar duguna pertsonak kontuan hartzea da, programak nola egiten duten edo nola erabiltzen dituzten aplikazioak. Gu gara nagusiak, haiek (makinak) esklabuak.»

Rubyk ahalik eta sorpresa txikien printzipioa dauka, hau da, lengoaiak eskarmentu handiko erabiltzaileen nahasketa gutxitu behar du. Matzek esan du bere xedea bera diberti dezan lengoaia egitea zela, lana eta nahasketa gutxituz.

Matzek horrela definitu zuen elkarrizketa batean[1]:

«Mundu guztiak bere iragana dauka. Baten batek Python-etik etor daiteke, beste batek Perl-etik, eta haiei lengoaiaren zati desberdinek harritu diezaieke. Orduan haiek esan dezakete: 'Harrituta nago ezaugarri honekin, beraz Rubyk ez du bete ahalik eta sorpresa gutxien printzipioa'. Itxaron, itxaron. Ahalik eta sorpresa gutxien printzipioa ez da zuretzat bakarrik. Ahalik eta sorpresa gutxien printzipioa esan nahi du 'nire' sorpresa txikia, eta hori Ruby ondo ikasi eta gero. Ni C++ erabili nuen bi urteren zehar, eta denbora hori pasa eta gero, oraindik harritu ninduen.»

Semantika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Rubyobjektuei orientatutakoa da:Datu mota guztiak objektuak dira, beste lenguaietanDatu motak etaklaseak primitibak bezala definitzen direnak barne (osoak,logikoak, eta "nil").Funzioak betimetodoak dira.Aldagaiak beti erreferentziak dira, ezobjetuak. Rubykherentzialotura dinamikoarekin dauka. Nahiz etaheretzia anizkuna ez izan, klaseakmoduluak inporta ditzakete. Sintaxi prozedurala dauka, baina objektu baten arloaren kanpo definituta diren metodo guztiak Object klasekoak dira azken finean. Klase hau guztien aita denez, aldaketak klase eta objektu guztietan erabil daitezke.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Ruby programazio lenguaia Yukihiro Matsumoto(informit.com)
  2. Rubyen filosofia, Yukihiro Matsumotorekin elkarrizketa, Lehen zatia Bill Venners 2003-09-29 (Artima Developer)

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Ruby Rubyren web orrialdea.
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Ruby&oldid=9095462"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp