Royal Society of London from Improving Natural Knowledge (euskaraz:«Zientzia Naturalaren Aurrerapenerako Londresko Errege Elkartea»), soilikRoyal Society bezala ere ezagutzen denaErresuma Batuko elkarte zientifikorik antzinakoena da, bai etaEuropako antzinakoenetako bat ere.1660. urtea bere fundazioko urtetzat hartzen den arren, urte batzuk lehenago jada bazegoen aldika-aldika biltzen zen zientzilari talde bat.1782an sortutakoIrlandako Errege Akademiarekin harreman estua du,1783an sortu zenEdinburgoko Errege Akademia eskoziar erakunde independente bat bezala mantentzen den bitartean. Erakunde pribatu eta independente bat den arren Erresuma Batuko Zientzien Akademia Nazionalaren lana egiten du eta2000n sortutakoZientziaren Britainiar Kontseiluaren partaide da.
Londresen Zientzia eta Natura alorreko zenbait pentsalaribiltzen hasi ziren 1645 urteaz geroztik, batez ere orduanFilosofia Berria zeritzon alorreko pentsalariak. Astean behin biltzen ziren, eta bertan izaten zituzten elkarrizketetako gaiak desbidera ez zitezen, zenbait gaiez soilik aritzea arautu zuten. Hortaz, jainkotasunaz, estatu kontuez zein egunerokoak ziren gaiez aritzea debekatu zuten, batik bat aipatutako <<Filosofia Berriaz>> zein hari loturiko gaiez, batik batMatematika,Geometria,Medikuntza,Anatomia edotaNabigazioa, eta esperimentuez aritzen zirelarik.
Ingalaterrako Bigarren Iraultzan (1648-1649) taldeko zenbait kide Oxfordera alde egin zuten, Londresen gelditutako beste taldekideekin zeharkako bilerak antolatzen zituztelarik.
Taldea Carlos II.aren tronu-hartzearekin etorritako berrezarpen monarkikoaren ondoren (1660. urtean) Londresen biltzen hasi zen, berriz ere; behin Oxfordera alde egindako kideak berriz itzulita.
John Evelyn ( 1620-1706) Zientzia Naturalaren Aurrerapenerako Londresko Errege Elkartearen sortzaile eta kide izan zen.Sylva lana argitaratu zuen 1664.urtean.Isaac Newton (1642/43-1727) Zientzia Naturalaren Aurrerapenerako Errege Elkarteko presidente izan zen besteak beste 1703.urtetik heriotza urtera arte.
Astean behin biltzen ziren eta sarrera zein asteroko kuota bat adostu zuten, sartzerakoan 10 txelin eta astero bat, bertan aurrera eramango zituzten esperimentu-gastuak ordaindu ahal izateko. Bigarren bileran, abenduaren 5ean, Robert Morayk erregearen biltzeko baimena eta elkartea sortzeko aldekotasuna zutela adierazi zuen.
Abenduaren 12an, elkartearen kide kopurua zehaztu zuten 55 kideetara mugatuz, gehienak gizonezkoak, batez ere Fisika eskola etaMatematika,Fisika zeinFilosofia Naturaleko unibertsitate irakasleak zirenak.
1661. urteko irailaren 18an estatutuen lehen zirriborroa adostu zuten eta elkarte-baimen erreala 1662ko uztailaren 15ean sinatu zuten. Orduan sortzen zen Royal Society elkarte ofizial. Elkarte-baimen hartan, elkarteko kideak izendatu ziren,William Brouncker izendatu zuten presidente eta Robert Hooke esperimentu komisario moduan, orduan eta hasieratik bertatik esperimentuek izandako garrantzia agerian utziz.
Baimen errealak argitalpenerako baimena ematen zuenez, lehenengo lanak argitaratzen hasi ziren, hala nolaJohn EvelynenSylva lana 1664an etaRobert HookeMicrographia lana 1665ean.
Bigarren baimen erreala 1663ko apirilaren 23an sinatu zen. Bertan erregeak elkarteari haren armarrian Ingalaterrako irudia ( artikulu hasierako armarrian ager diren hiru lehoiak) erabiltzen utzi zion, eta erregea bera hautatu zuten fundazio-buru, eta John Wilkins etaHenry Oldenburg idazkari. Elkartea, ordutik, Zientzia Naturalaren Aurrerapenerako Londresko Elkarte Erreal moduan izendatu zuten, behin betiko izen bezala gorde dena. LelotzatNullius in verba hartu zuten (inoren izenean), ezagutzaren garapenerakoebidentzia enpirikoetan oinarritu beharrari erreferentzia eginez, autoritatearen irizpidearen aurka.
Elkarteak ibilbide guztian zehar helburuak zurrun mantendu ditu, hala nola zientziaren bikaintasuna etajarduera zienifikoa zabaldu, sustatu eta balioan jartzea, betiere gizartearen mesedetan. Elkarteak zientziaren historian izan diren aurkikuntza garrantzitsu eta esanguratsuenetan zer esan handia izan du, eta gaur egun ere Zientzian ekarpen garrantzitsuak egiten jarraitzen du, ikerketa eremuetan bereziki.[1]
Estatutuetan ipini moduan, Errege Elkartea 20-24 kideko batzorde batez osaturik dago (gaur egun 23), presidentearen zein beste lau idazkariren gidaritzapean. Batzordeko kideak, Presidentea eta beste kargu gorenak barne, batzordeak berak hautatzen dituelarik. Presidente zein beste lau kidazkariek bost urtez jadun dezakete, beste kideak aldiz hiru urtez.[2]
Gaur egun kide hauek osatzen dute Erreal Elkartearen gidaritzapen ardura: