Romanesko | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Romaneskoa[1] (Brassica oleracea var. botrytis)Brassica oleracea espezietik eratorritakobarazkietako bat da,azalore barietate bat. Batzuetanromanesco aza,romanesco azalorea edoromanesco brokolia[2] ere esaten zaio.
Romaneskoa Italian dokumentatu zen lehen aldizXVI. mendean Erromako eskualdean eta XIX. mendeanbroccolo romanesco izena eman zitzaion. Bai laborantza bai kontsumoa oso berriki hedatu dira mundu osoan.
Familia honetako espezie guztiak bezala,C bitaminan,zuntz dietetikon,potasioan,fosforoan,azido folikoan etakarotenoideetan aberatsa da. Lurrunetan edo uretan egosia jan ohi da, baina gordinik ere jan daiteke.
Bere ezaugarririk deigarrienetako bat bere egitura geometrikoa da: romaneskoa osatzen dueninfloreszentzia kopuruaFibonacci zenbaki bat da. Gainera, bere geometriaautoantzekoagatik sarritangeometria fraktal naturalaren adibidetzat ematen da.