Filologo gisa,errusiera etahizkuntza eslaviarrak aztertu zituen bereziki eta, hizkuntzalaritzaren alorrean, estrukturalismoaren molde berriak urratu zituen. Hark sortu zuenPragako eskola,Trubetskoi etaKarcevskij hizkuntzalariekin batera,Ferdinand Saussure hizkuntzalari suitzarraren teorietan oinarrituta. Errusierari eta eslaviera zaharrari buruz eginiko azterketen ildotik, fonologia estrukturalistaren oinarriak finkatu zituen. M. Halle eta G. M. Fant lankideekin fonologiaren teoria berritu zuen. Haurren hizkera eta afasia-arazoak ere izan zituen aztergai(Studies on Child Language and Aphasia). Orobat, hizkuntzalaritzaren eta poetikaren arteko harremanez egin zituen azterketak. Hark idatzitako lan nagusiakSelected Writings bilduman agertzen dira.
Hizkuntzalaritzako eskuliburu askotan agertzen da Roman Jakobsonen izena daraman komunikazioaren eskema, eta berari loturik komunikazioaren funtzioak:Jakobsonek sei komunikazio funtzio bereizi zituen, bakoitza bere eskemako komunikazio prozesuaren dimentsio bati loturik. (Bere eskemaKarl Bühlerren teoriaren gainean eraikita dago):
Roman Jakobsonen komunikazioaren ereduaren eskema.