Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Sasiakazia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Robinia pseudoacacia» orritik birbideratua)
Sasiakazia
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaRobinieae
GeneroaRobinia
EspezieaRobinia pseudoacacia
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakBlack Locust wood(en)Itzuli,Black Locust seed(en)Itzuli etarobinia(en)Itzuli
Robinia pseudoacacia

Sasiakazia (Robinia pseudoacacia)zuhaitz espezie bat da,akazia itxura duena baina akazia ez dena. JatorriaIpar Amerikan du; zehazki,Ameriketako Estatu Batuetako ekialdean eta erdialdean. Hala ere, klima epeleko beste hainbat lurraldetara zabaldu du gizakiak: Ipar Amerikara,Europara,Hegoaldeko Afrikara etaAsiara. Hala, bada,landare inbaditzailetzat hartzen da toki askotan.

Habitata erreketatik hurbil dauden baso mistoak ditu, etahariztiazidofiloak ordezkatzen dituEuskal Herrian.

Landare inbaditzailea Euskal Herrian

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerikakozuhaitz hauXVII. mendean sartu zutenEuropan. Apaingarritzat eta basogintzarako landatu zuten, eta, gaur egun, oso hedatuta dagoHego Euskal Herrian.Landare inbaditzailea da.

Klima atlantiko hezean garatzen da. Maldetan, baso-ertzetan edo basoen zabalgunetan kokatzen da,urkiaren etasahats arruntaren nitxo ekologikoa okupatuz. Lurrazpikosustrai-kimuen bitartez hedatzen da.Haritz kandudunaren garapena ere zailtzen du, maldak eta haritz horren ohiko lekuak okupatzen dituelako.

Hazkunde arina eta indartsua eta sustrai kimu berriak sortzeko ahalmen izugarria duenez, suteen edota mozketen ondoren aise hazten da berriro. Horregatik, oso ohikoa da maldetan, landutako lurzoruetan edo basogabetutako larreetan. Leku horietan baso sarriak garatzen ditu, eta bertako basoen garapena oztopatzen du.

Herbiziden aurreko erresistentzia handia du. Espezie hori kontrolatzeko bide biologikoak ez daude frogatuta orain arte. Urdaibain, bailaretako heze guneetan, ibai ertzetan eta errepideen ondoko maldetan ikusi da. Horrelako asko dagoZugastietan,Albizen,Belendizen,Arratzun, Morgarako igoeran etaErrigoitirako errepidean. Espezie honen inpaktu-maila esanguratsua da, hazkuntza arineko espezie baita eta bertoko formazioen hazkuntza zaildu eta berandutu egiten baitu. Horrela, oihanpeko floraren aniztasuna kaltetzen du nabarmen (Silvan, Campos, 2001).

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Sasiakazia&oldid=9938269"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp