Ekonomiako ikasketak egin zituen,Harvard Unibertsitatean (1951).1949rakoEstatistikako irakasle gisa hasi zen lanean,Massachusettsko Ekonomia Institutuan.1954an ekonomiako irakasle laguntzaile bihurtu zen, eta1958an irakasle.1956an ekonomiari buruzko pentsamendua argitaratu zuen «A contribution to the theory of economic growth» artikuluan, eta1957anTechnical change and the aggregate production function liburua plazaratu zuen.
1961eanLyndon Johnson presidentearen ekonomia-aholkularien batzordeko kide izendatu zuten. 1964-1965 urteetan Teknologia, Automatizazio eta Aurrerapen Ekonomikorako Batzordeko kide izan zen.1964an, Ekonometria Elkarteko lehendakari hautatu zuten, halaber.1968an Ameriketako Ekonomia Elkarteko lehendakariorde izendatu zuten, eta1979an presidente.1972an, Zientzien Akademian sartu zen. 1975-1981 bitartean Bostongo Erreserbako Banku Federaleko Zuzendari Batzordeko kide izan zen, presidente 1979tik aurrera. 1977-1980 bitartean Ameriketako Arte eta Zientzietako Akademiako kide izan zen.
1987ko urrianEkonomiako Nobel Saria jaso zuen, ekonomiaren hazkundeari buruzko teoriaren alorrean egindako ekarpenengatik.
Lanik aipagarrienak:Linear programming and economic analysis (1958);Capital theory and the rate of return (1963);Sources of unemployement in the United States (1964);Price expectations and the behavior of the price level (1970);Growth theory: an exposition (1970). Mundu osoan ezagunak dira, bestalde, teoria ekonomiko matematikoaz,kapitalaren eta hazkundearen teoriaz,makroekonomiaz eta baliabide naturalen ekonomiaz egindako lanak.