Robert Koch (Clausthal,Ipar Saxonia,1843koabenduaren 11 –Baden-Baden,Baden-Württemberg,1910ekomaiatzaren 27a) medikualemaniarra izan zen.
Medikuntza ikasi zuenGöttingengo Unibertsitatean.Berlingo Unibertsitatearen irakasle izendatu zuten1885ean, higiene arloan. Hainbat bidaia egin zituen ikerkuntzarako,Egipto,Hegoafrika,India etaJavara tartean.
Louis Pasteurrekin batera,bakterioak ikertzen izen nagusietakoa da:Bacillus anthracis —karbunkoaren eragilea— aurkitu zuen1877an,Mycobacterium tuberculosis —tuberkulosiarena— ("Kochen baziloa")1882an etaVibrio cholerae —kolerarena—1883an.
Medikuntzako Nobel saria erdietsi zuen1905ean,tuberkulosiaren jatorria topatu izateagatik.
Bere izena daramaten arauak enuntziatu zituen 1890ean ("Kochen postulatuak"),Mikrobiologia klinikoaren oinarria osatzen dutenak.
|
---|
1901–1925 | |
---|
1926–1950 | |
---|
1951–1975 | |
---|
1976–2000 | |
---|
2001–present | |
---|