New York eta Princetonen egin zituen Fisika ikasketak. 1943-1946 bitarteanNorden Laboratory Corporation enpresarentzat lan egin zuen, eta 1950ean,Princetongo Unibertsitatearentzat etaStanford Unibertsitatearentzat. Standforden, hogeita hamasei urterekin, Fisikakokatedra lortu zuen. 1967-1974 bitartean Energia Handiko Fisikako Laborategiko zuzendari izan zen, unibertsitate hartan bertan. 1948an dirdirak neurtzeko tresna bat asmatu zuen,talioak aktibatutako sodio ioduroa erabiliz. Stanforden, pittin bat azeleratutako eta bere ibilbideanatomo nukleoak tartekatuz barreiatutakoelektroiak erabili zituen haien egitura aztertzeko. Bere lanetan oinarrituta,mesoien existentzia iragarri zuen. 1961eanFisikako Nobel Saria jaso zuen.