Robert Edward Lee (Stratford House,Virginia,1807kourtarrilaren 19a -Lexington,Virginia,1870ekourriaren 12a) estatubatuarmilitarra izan zen,Ipar Virginiako armadaren buruaAmeriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean.
West Pointen ikasketak egin eta Mexikoko kanpainan borrokatu ondoren (1847), West Pointeko komandante izendatu zuten.Ameriketako Estatu Batuetako Gerra ZibileanKonfederazioaren alde parte hartu zuen eta euren buru egin zuten. Gainera, gerrako estrategarik handienetakoa izan zen. Hainbat garaipen sonatu lortu ondoren (Fredericksburg,Chancellorsville),Washington hirirantz abiatu zen, bainaGettysburgeko gudua galdu etaRichmonden setioa ezarri zioten. Defentsa gogorra antolatu bazuen ere, amore eman behar izan zuen1865ean. Gerra ostean,Hegoaldekokausa galduaren ikur bilakatu zen.