1854an Komunen Ganberako kide hautatu zuten lehen aldiz. Indiarako Estatu Idazkaria izan zenLord Derbyren gobernu kontserbadorean 1866-67an. 1878an Kanpo Arazoetako Estatu Idazkari izendatu zuten eta paper garrantzitsua izan zuenBerlingo Biltzarran. 1881eanBenjamin Disraeli hil ondoren, Alderdi Kontserbadoreko buru bihurtu zen.
Lehen ministroa izan zen lehen aldiz 1885eko ekainetik 1886ko urtarrilera arte. Lurralde handiak lortu zituen Afrikan Erresuma BatuarentzatAfrikaren banaketan.
1886ko uztailean itzuli zen kargura, Liberal Unionisten laguntzarekin. Ez zuen aliantzetan parte hartu "Isolamendu bikaineko politika" baten bidez.
Hirugarren agintaldia 1895 eta 1902 artean izan zuen. Gertaera aipagarrienaBoerren Gerra izan zen, 1899 eta 1902 artean. Alemaniarekin ere liskarrak izan ziren itsas kontuengatik, Estatu Batuekin Guyanan Venezuela babesteagatik eta FrantziarekinFachodan. Txinara ere bidali zituen tropakBoxerren matxinada zapaltzeko.