Robert Adam (Kirkcaldy ,1728ko uztailaren 3a −Londres ,1792ko martxoaren 3a )arkitekto neoklasiko , etxe barruko eta altzari-diseinugileeskoziarra zen.
Kirkcaldyn (Eskozia ) jaioa,William Adam (1689 –1748 ) arkitekto famatuaren bigarren semea zen. Bere aitaren irakaspenak jaso zituen eta bera hildakoan,James etaJohn anaiekin lan egin zuen.
Aditu askoren ustezXVIII. mende amaierako arkitektorik gailena da. Hortaz aparte,Ingalaterrako etaEskoziako arkitektura neoklasikoaren pizkundearen aitzindaria izan zen.
RobertekEdinburgheko Royal High Schoolen ikasi zuen. Ondoren,1743an ,Edinburgheko Unibertsitatean ikasten hasi zen. Hala ere ezin izan zituen ikasketak amaitu gaixotasun bat harrapatu zuelako.1746an ,John anaiarekin aitaren laguntzaile izan zen.1748an , aita hil zenean, negozio familiarraren jabe egin ziren.
1754an Frantzia etaItalia bisitatu zuenGrand Tour rari ersker. Bertan arkitektura klasikoa ikasi zuenCharles-Louis Clérisseau arkitekto frantsesa etaGiovanni Battista Piranesi italiarrarekin.
1758an Erresuma Batura bueltatu zen. Han,Londresen ,James etaJohn anaiekin altzairu-diseinuan jardun zen.Palladianismoa modan zegoenez, Robertek hainbat etxe diseinatu zituen estilo horri jarraituz. Dena den, estiloz aldatzen joan zen Aitzinako Greziako arkitekturan, arkitektura bizantziarrean etabarrokoan oinarrituz.
Osterley Parkea, Londres Derby etxeaGrosvenor Squaren . Adam anaien diseinuaren adibidea. TheAdelphi development, Londres Screen in front of theOld Admiralty ,Whitehall , Londres Airthrey Castle , Stirlingshire (1791)Alnwick Castle ,Northumberland (barrukoa)Apsley House , Londres (1778)Balbardie House Ballochmyle House ,Ayrshire Bowood House ,Calneko inguruetan,Wiltshire Charlotte Square (iparraldeko atala), Edinburgh (1791)Culzean Castle , Hegoaldeko Ayrshire (1772-1790)Dumfries House , Ayrshire (1754-1759)Edinburgh University Old CollegeFitzroy Square , LondresGosford House ,Longniddryko inguruetan,Ekialdeko Lothian (1790-1800)Harewood House ,Mendebaldeko Yorkshire (1759-1771)Home House , Londres (1777-1784)Hopetoun House , Mendebaldeko Lothian (barrukoa)Kedleston Hall ,Derbyko inguruetan (1759-1765)Kenwood House ,Hampstead , Londres (1768)Lansdowne House ,Berkeley Square , LondresLuton Hoo ,Bedfordshire (1766-1770)Marlborough House ,Brighton (1786)Mellerstain House ,Kelso ,Scottish Borders (1760-1768)Mistley Towers Northumberland House , Londres, alterations (1770eko hamarkada)Nostell Priory Osterley Park , Mendebaldeko Londres (1761-1780)Paxton House ,Berwick-upon-Tweedeko inguruetan (1758)Portland Place , Londres (1773)Pulteney Bridge ,Bath (1770)Register House , Edinburgh (1774-1789)Saltram House ,Plymouth ,Devon Shardeloes ,Amersham ,Buckinghamshire Stowe , Buckinghamshire (1774)Syon House interior,Brentford (1762-1769)Trades Hall , Glasgow, Eskozia (1791-1792) (1792-1802 bere anaiek bukatua)Wedderburn Castle ,Duns ,Berwickshire (1770-1778)