| Ritu Menon | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | India, XX. mendea |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Miranda House |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea,kazetaria etaargitaratzailea |
| Jasotako sariak | |
Ritu Menon (1949koabenduaren 25) emakume indiar feminista argitaratzaile eta kazetaria da. Batez ere bere idazlanei eta argitaratze lanari esker ezaguna da. Ideologikoki ezkertiarra eta progresista da.
1984an, MenonKali for Women argitaletxea sortu zuen. Hau izan zen Indiako lehen argitaletxe erabat feminista. Lan horretanUrvashi Butaliaren laguntza izan zuen. 2003an, Kali for Women itxi behar izan zuen; itxieraren arrazoiak bi izan ziren nagusiki: arazo ekonomikoak eta Menonen zein Butaliaren arteko diferentziak. Ondoren, Menonek beste argitaletxe feminista sortu zuen: Women Unlimited.[1]
Menonek, kazetari gisa, artikulu ugari argitaratu ditu. Bere lanen gai nagusietariko bat emakumeen aurkako biolentzia salatzea izan da. Bere kritiken beste helburuak emakumeen gainean erlijioek duten ikuspegia eta gizartean generoaren inguruko bazterketak.