Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Risalamande

Wikipedia, Entziklopedia askea
Risalamande
Pudin
Osagaiakarroz-esnea
Historia
JatorriaDanimarka
Sorrera-data1900

Risalamande (batzuetanris a la mande,frantsesezkoriz à l'amande, 'arroza almendrarekin')Gabonetan erabili ohi den Danimarkakopostre tradizionala da.Arroz-esnea etaesne-gaina,banilla etaarbendol xehatua nahastuz egiten da, eta hotza hartzen dagerezi-saltsarekin (kirsebærsauce).

Ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Normalean, arbendol oso bat egoten da postrean, eta aurkitzen duenak sari berezi bat irabazten du: agian txokolate-bihotza,mazapan-txerria,Svikmøllen aldizkariaren zenbakia edomahai-joko txiki bat.[1] Haur txikiak dituzten etxeetan, ohikoa da nagusiek almendra osoa ezkutatzea haur batzuen atalean. Dibertsioaren zati bat honetan datza: almendraren bila dabilenak ahal duen guztia ezkutatzen du, eta gainerako mahaikideekrisalamande guztia jan behar dute haren bila, nahiz eta lehenago Gabonetako afari oparo bat jan.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XIX. mendean Danimarkan sortu zen eta dirudienez Frantziakoriz à l'impératrice postre klasikoan oinarritu zen. Arroz pastelak ohiko bihurtu ziren garai hartan eta risalamande postre garesti gisa sortu zen, izan ere bi osagai garesti baitzituen, bainilla eta arbendiola.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Danish Christmas Traditions..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Risalamande&oldid=9585118"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp