RijekaRijeka Fiume Fiume Fiume town in Croatia (en) Administrazioa Herrialdea Kroazia Eskualdea Primorje-Gorski Kotar Alkatea Vojko Obersnel Izen ofiziala Rijeka Fiume Fiume Jatorrizko izena Rijeka Fiume Fiume Posta kodea 51000Geografia Koordenatuak 45°20′N 14°26′E / 45.33°N 14.43°E /45.33; 14.43 Azalera 44 km² Altitudea 0 m Demografia Biztanleria 107.964(2021eko abuztuaren 31 ) Dentsitatea 3.273 bizt/km² Informazio gehigarria Telefono aurrizkia 051Ordu eremua UTC+01:00 Hiri senidetuak Cetinje ,Bitola ,Faenza ,Este ,Genova ,Rostock ,Neuss ,Ljubljana ,Kawasaki ,Jalta ,Qingdao ,Pittsburgh ,Palermo ,città metropolitana di Genova ,Gdańsk etaBurgas Matrikula RIhttp://www.rijeka.hr/
Rijeka (italieraz Fiume ),Primorje-Gorski Kotar eskualdearen hiriburua da eta 128.735 biztanle ditu (hiri barrutian 213.842).Kroaziako itsas portu garrantzitsuena da eta,Zagreb etaSpliten ondoren, herrialdeko hirugarren hiri handiena.
Itsaso Adriatikoaren kostalean kokatuta, Rječina ibaia itsasoratzen da bertan.
Bi herrizeltaren aztarnak aurkitu dira,Tarsatica Rijekako muinoan etaLiburni itsasertzean.Erromatarrek Tarsaticamunicipium bihurtu zuten etaFlumen izena ezarri zioten. XIII mendeko dokumentuetan Flumen eta Rika izenak agertzen dira, biek ere "ibaia" esan nahi dute, nahiz eta izen ofizialaFlumen Sancti Viti izan.
Rijeka 1689an (Valvasorren liburua) V. mendetik aurrera, hainbat herriren eskuetan egon zen:ostrogodoak ,bizantziarrak , lonbardoak,avaroak ,frankoak , kroaziarrak etahungariarrak izan ziren hiriaren jabe, baina1466an Habsburgotarren esku geratu zen,1870ean hungariarrei eskuetan utzi arte. KroaziakAustria-Hungariako inperioan autonomia bazuen ere, hungariarrek zuzenean kontrolatuko zuten, inperioaren nazio arteko itsas portu bakarra baitzen.
Lehen Mundu Gerran , Austria-Hungariako inperioa zatitutakoan, hiriaren kontrola eskatu zutenitaliarrek etajugoslaviarrek . Italiarrek zioten hiriaren % 88 italiarra zela, eta jugoslaviarrek, aldiz, inguru guztian kroaziarrak zirela nagusi.1920an errepublika autonomoa izan zen1924ean Mussolinik Italiarentzat konkistatu arte.
1947an baina, Jugoslaviaren esku geratu zen eta1991n Kroaziako hiri bihurtu zen.2020an izendatu zutenEuropako kultura-hiriburu .
Rijeka hiriindustriala da. Itsasportu erraldoia dauka eta ontzigintzak garrantzia handia du hiriaren ekonomian.
Datu klimatikoak (Rijeka) Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.0 21.4 24.0 27.3 33.7 36.7 40.0 38.1 34.8 28.8 25.5 20.4 40.0 Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.7 9.5 12.4 16.1 20.9 24.6 27.7 27.6 23.6 18.6 13.4 10.0 17.8 Batez besteko tenperatura (ºC) 5.6 6.2 8.8 12.6 17.1 20.8 23.4 23.1 19.1 14.5 10.1 6.9 14 Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.7 3.2 5.5 8.8 12.0 16.2 18.6 18.5 15.3 11.1 7.1 4.1 10.3 Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -11.4 -12.8 -7.7 -0.2 2.1 7.4 10.4 9.1 4.8 0.6 -4.5 -8.9 -12.8 Pilatutakoprezipitazioa (mm) 134.9 114.3 104.0 110.7 102.4 110.8 82.0 100.2 165.3 175.7 183.4 154.2 1537.9 Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11 9 10 12 12 12 10 9 9 10 12 12 128 Elur egunak (≥ 1 mm) 1 1 1 0 0 0 0 0 0 0 0 1 4 Eguzki orduak 108.9 124.5 149.9 176.3 235.4 252.3 298.4 274.6 204.2 163.9 102.8 96.9 2188.1 Iturria (1):World Meteorological Organisation (UN)[ 1] Iturria (2): National Meteorological and Hydrological Service (Croatia)[ 2]
Riva pasealekua: Rijekako itsasertzeko pasealekua da. Bertan kroaziar,vienar eta italiar arkitektoek palazio ugari eraiki zituzten 1870 eta 1914 artean. Bertan daude, halaber, Antzoki Nazionala eta Estalitako merkatua. San Vito katedrala (kroazieraz Katedrala Svetog Vida ): Erdi Aroko elizaren gainean gaur egungo katedrala eraiki zutenjesuitek 1638an .Rijekako unibertsitatea (kroazieraz Sveučilište u Rijeci ): 1632. urtean sortu zen unibertsitatea Rijekan, nahiz eta orain dagoena 1973koa izan. "Ivan pl. Zajc" Kroaziako Antzoki Nazionala: 1765ean eraiki zen. Museoak: Arte Garaikidearen museoa eta Itsasgintzaren historiaren museoa garrantzitsuenak dira. NK Rijeka hiriko futbol talde nagusia da.Jugoslaviako Kopa birritan etaKroaziakoa ere birritan irabazi ditu.
Beste kirol nabarmenakeskubaloia ,saskibaloia ,waterpoloa etavoleibola dira.
Munduko beste hiri batzuen artean, hauekin dago senidetuta Rijeka: