Riga hiria izen bereko golkoan kokatua dago, Daugava ibaia itsasoratzen den tokian.Itsaso Baltikoan portu garrantzitsua da. Hiru herrialde baltiarretako hiririk populatuena da Riga.
Letoniak itsas klima dauka, udak freskoak izaten dira eta neguak hotzak izaten dira, betiere itsasoaren hurbiltasunak eskaintzen duen tenperaturen moderazioarekin.
Riga sei gune administratibotan banaturik dago. Dena den, bertako biztanleek hiria auzotan banatzen dute "mikro eskualde" izenarekin ere deituak. Auzoak honakoak dira:
Riga, antzinako herrilivoniarra bizi zen gunean ezartzen da, Daugava eta Ridzene ibaiak batzen diren tokian. Ridzene ibaiari Riga ibaia deitzen zitzaion antzina. Ibaiaren puntu batean, gaur egun ez den portu natural bat zegoen bertan, Rigako lakua izenez ezagutzen zena. Riga hiriaren izena, antzinako laku honetatik datorrela uste dute adituek.
Hiriaren fundazio ofizialtzat 1201eko abuztuaren 18ko data gordetzen da, nonAlbrecht von Buxthoeven apezpiku alemaniarrak bedeinkatu zuen hiriaren sorrera. ApezpikuaBremendik etorri zenLivonia ebanjelizatzera eta germanizatzera,Iparraldeko Gurutzaden kontestuan. Zaldun germaniarren aristokraziak, Livoniako Ordena izena harturik, gaur egungo Letoniari dagokion lurralde osoa Rigatik kontrolatu zuen hurrengo mendeetan.
Alemanen indarra ahuldutakoan, hiriaSuediarena izan zen 1621etik 1710era, eta geroErrusiak konkistatu zuen gerra latz baten ondoren.
Rigak inperio errusiarrarentzat izan zuen garrantzia haziz joan zen denborarekin, Errusiako portu nagusietako bat bilakatuz. Barne migrazio handien garai honetan, alemaniarrak gutxiengo bilakatu ziren errusiar eta letoniarren aurrean, baina posizio sozial eta politiko prestigiotsuenak mantentzea lortu zuten hirian. Izatez, 1867an Rigako biztanleen % 42,9 alemanak ziren eta hiriko administrazioaren hizkuntza ofiziala alemana izan zen 1891 arte, non Errusiak Baltikoko lurralde guztietan Errusifikazio prozesua indartu zuen. Errusiako inperioa erortzean, 1918an, bihurtu zenletoniera azkenik hizkuntza ofiziala, Letoniako independentziaren ondoren.
Riga Letoniako errepublika independentearen hiriburu bihurtu zen, eta haren zoriak jarraitu zuen (1940anSobietar okupazioa, 1941etik 1944raAlemania naziren okupazioa eta gerra suntsitzea, 1944an sobietarrek berriro okupatua).
Bigarren Mundu Gerraren garaian 30.000 pertsona baino gehiagoko hirikojudu populazio osoa Rigakoghettoan giltzapetu zuten eta 1941ean geheinak erahil zituzten hiritik gertuko Rumbula basoan egindako sarraskietan. Ondoren, ghettoa Alemaniako, Austriako eta Bohemiako 16.000 judu ingururekin birpopulatu zuten, hauek ere 1943an zehar sarraskituak izan ziren.
Bigarren Mundu Gerraren ostean, Rigak SESBren parte jarraitu zuen, 1991nindependentzia berreskuratu zuen Letoniako estatu berriaren hiriburu gisa.
2014anEuropako kultura-hiriburua izan zen, 200 ekintza baino gehiago prestatu zituzten sei arlotan banatuta: zinema, antzerkia, musika, literatura, artea eta ingurumena. %15 eta %20 inguru igo zen turismoa. 24 milioi euroko aurrekontua izan zuen[4].
Rigak 709.145 biztanle zeuzkan2010ean. Historian zehar biztanleriak hainbat aldaketa izan ditu, betiere goranzko joeran. Dena den,Lehen Mundu Gerraren ostean jaitsiera handia izan zuen, gerrateak eragindako hildako eta bizimoduaren okertzeagatik.Bigarren Mundu Gerraren ostean ere biztanleria asko jaitsi zen, egin ziren deportazio masiboek eraginda.
Gaur egun Rigako biztanleria beherantz doa poliki-poliki,Europa ekialdeko beste hainbat hiri eta herrialdetan bezala. Biztanle gehien1990ean izan zuen, orduan Rigak 900.000 laguneko biztanleria baitzuen.Europar Batasuneko beste herrialde batzuetara emigrazioa handia dago. Horrez gain, jaiotze tasaren beherakada handia dela eta, biztanleria gero eta zaharragoa da.
1Kolonia etaDortmund westfaliar zirkuluaren hiriburuak izan ziren, garaiaren arabera. 2Anberes nagusi bilakatu zen, behinBrujas,Zwingo ubidea zela eta, helezin bilakatu zenean.