1976an, berriz, zinemarako jauzia egin zuen beldurrezko ekoizpen handi batekin:The Omen.The Exorcist filmak urte batzuk lehenago izandako oihartzuna baliatu nahi zuen filmak, etaGregory Peck etaLee Remick izan zituen protagonista. Filmak arrakasta izan zuen, baina askoz handiagoa izan zen handik bi urteraSuperman-ekin lortutako oihartzuna. Ekoizpenak 55 milioi dolarreko aurrekontua izan zuen, 300 berreskuratu zituen mundu osoan eta, gainera, bidea eman zienSuperman superheroiaren pertsonaian oinarritutako etaChristopher Reevek protagonizatutako hainbat filmi.[1]