Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Alga gorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rhodophyta» orritik birbideratua)
Alga gorri
Mesoproterozoiko-Gaur egun[1]
Sailkapen zientifikoa
SubdomainDiaphoretickes
DibisioaRhodophyta
Wettstein, 1922
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakkousou(en)Itzuli

Alga gorria (Rhodophyta)algaeukarioto mota da. Alga gorriak organismoprotistak dira, eta gehienak,zelulanitzak. Forma aldakorra eta biomasa txikia duten landareak dira. 4000 espezie inguru deskribatu dira etaEuskal Herriko kostaldean asko ikus daitezke. Gehienak itsastar bentikoak dira, askotariko substratuetan aurki daitezkeenak eta askotanepifitoak izaten dira, hau da, beste alga batzuei atxikita hazten dira.

Oso ezagunak dira Euskal Herriko kostaldean, askotan egoten baitiraGelidium sesquipedale generoko algak eguzkitan lehortzen. Izan ere, alga hau oso aberatsa daAgar-agar izenekopektina-motan eta aipatu substantzia oso preziatua baitaelikagai,botikagintza etakosmetika industrian.

Ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Flageloak: dibisio honetako algek ez dute flagelorik

Ernalketa:gametozistegamia bitartez ematen da alga gorri gehienen arteko ugalketa. Hau da, ernalketa gametoziste mailan ematen da, ugal-zelulei babesa emate aldera.

Zelula horma: pektina ugaridunpektozelulosazko pareta izan ohi dute. Alga talde honetan bi pektina mota aurki daitezke: agarra,Gelidium generoan agertzen dena, esaterako; etakorragenoa,Chondrus generoan, adibidez. Batzuetan pareta kaltzifikatu egiten daLithophyllum etaCorallina generoetan gertatzen den bezala.

Pigmentuak: alga hauetan a- eta b-klorofilak, α- eta β-karotenoak,xantofilak (luteina bereziki) etafikobilinak agertu ohi dira.

Plastoak: pareta bikoitza dute,tilakoideak isolatuta agertu ohi dira etafikobilisomak eduki ohi dituzte.

Erreserba: alga gorrien erreserba-substantziaerrodamilioia izaten da eta estraplastidialki metatzen da.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Butterfield, N. J.. (2000). «Bangiomorpha pubescens n. gen., n. sp.: implications for the evolution of sex, multicellularity, and the Mesoproterozoic/Neoproterozoic radiation of eukaryotes» Paleobiology 26 (3): 386–404.  doi:10.1666/0094-8373(2000)026<0386:BPNGNS>2.0.CO;2. ISSN0094-8373..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Alga gorriAldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Alga_gorri&oldid=9991471"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp