Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Rhizopus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rhizopus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
FilumaMucoromycota
KlaseaMucoromycetes
OrdenaMucorales
FamiliaRhizopodaceae
GeneroaRhizopus
Ehrenb., 1821

RhizopusZygomycota taldean sailkatzen den onddo mota bat da. Onddoak, orokorrean, hiru talde nagusitan sailka daitezke, morfologiari dagokionez:legamiak (onddo zelulabakarrak),lizunak (hifa izeneko filamentuak dituztenak) etaperretxikoak (gorputz fruitu-emaile handiak dituztenak, kapela itxurakoak, askotan jan egiten direnak). Rhizopus onddoa lizunen taldean sailkatzen da, hifa luzeak baititu.

Onddo hauekhabitat desberdinetan bizi dira: lurzoruan, hondatzen ari diren ogi, fruta eta landareetan, animalien gorotzetan, etab.

Era asexualean eta sexualean ugaltzen dira, bi ugalketa mota horiek txandakatuz. Era asexualean endosporak sortzen dituzte, esporangio izeneko egituretan. Era sexualean onddoaren bi hifa ezberdinak elkartzen dira, zigospora izeneko esporak sortuz. Zigosporak heltzen direnean espora asexualak ekoizten dituzte, airearen bidez barraiatzen direnak onddo mizelio berriak eratuz.

Rhizopus-en esporangioak ilunak izan ohi dira. Columela izeneko egitura baten muturrean daude, substratuari finkatzen dena errizoideen bidez (ikus irudia).

Rhizopus nigricans ogiaren lizuna da, ogi hezean agertu ohi dena elikagai hori hondatzen denean. Onddo hori erabilera industriala dukortisonaren ekoizpenean. Onddoak erreakzio kimiko espezifikoa burutzen du, kortisonaren aitzindari baten hidroxilazioa, hain zuzen ere. Aldaketa kimiko horribioeraldaketa deritzo, mikroorganismo batek eragiten duelako. Bioeraldaketa horri esker, prozesu industrialetan kortisona molekula erraz lortzen da, botika gisa erabiltzen dena hantura prozesuei aurre egiteko.

Rhizopus batzuk landareenpatogenoak dira, eta beste batzuk giza patogenoak. Azken hauekzigomikosi izeneko gaitza eragiten dute, batez ereimmunitate-sistema ahulduta duten pertsonengan.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Rhizopus&oldid=9229466"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp