Reticulum edoSarea[1][oh 1] —latinez:Reticulum— konstelazio austral txikienetako eta argitasun txikienetako bat da.
Isaac Habrecht-ek deskribatu zuen 1621ean, etaRhombus ("erronboa") izena eman zion.Nicolas Louis de Lacaillek berriro aurkeztu zuen 1752an, etaRéticule Rhomboïde izenaz bataiatu zuen; beste konstelazio moderno batzuek bezala, zientzia-tresna baten izena du: erretikulua (sareta) teleskopioetan jartzen zen, eta izarren posizioa neurtzeko erabiltzen zen. Gero, latinizatu etaReticulum izena eman zitzaion. Nazioarteko Astronomia Batasunak 1922an ofizialki ezagutu zuen.
Konstelazio honetako bi izarrek baino ez dute itxurazko magnitude ikusgaia: Alfa Reticuli eta Beta Reticuli.
Izar nagusia, Alfa Reticuli, izar erraldoi hori bat da, eta 3,33ko itxurazko magnitudea du. 1.660 argi-urtera dago, eta Eguzkia baino 100 aldiz distiratsuagoa eta 20 aldiz handiagoa da.
ζ Reticuli izar bitar bat da, begi hutsez izar bikoitz gisa ikus daitekeena. Eguzkitik 39,5 argi-urtera dago. Bi nano horiz osatuta dago, eta bien arteko tartea 310 arku-segundo da.
ε Reticuli erraldoi laranja bat da, 4,44ko magnitudekoa, eta haren inguruan exoplaneta batek orbitatzen du.
- β Ret 3,84; γ Ret 4,48; δ Ret 4,56; θ Ret5,88; η Ret 5,24; ι Ret 4,97; κ Ret 4,71.
- ↑Euskaltzaindiaren173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".