Requiem for a DreamHubert Selbyk1978an idatzitako eleberrian oinarrituriko pelikulaestatubatuarra da,2000. urtean estreinatu zena. PelikulaDarren Aronofskyk zuzendu zuen eta aktore nagusiakEllen Burstyn,Jared Leto,Jennifer Connelly etaMarlon Wayans izan ziren.Ellen BurstynOscar sarietarako izendatua izan zen,Emakumezko aktore onenaren atalean.
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
New York,Brooklyn. Harry Goldfarb (Jared Leto) eta Marion Silver (Jennifer Connelly) negozio txiki bat sortu eta bere gainontzeko bizitza osoa elkar maitatuz igarotzea amesten duten maitale bikotea dira, alegia, beren amerikar ametsaren bertsioa. Biakheroina zaleak ere badira, beren bizitzak iluntzen dituen adikzioa, Harryk droga erosteko asmoz bere amaren telebistak saltzera iritsiko baita. Harryren amak, Sara Goldfarb (Ellen Burstyn), telebistarekiko adikzioa du, ondorioz telebista desagertzen den aldiro beste bat erosten du. Egun batez, bere saio gogokotik egindako telefono-deia jasoko du, TAPPY TIBBONS SHOW delakoa, eta hurrengo atalean agertzeko hautatua izango dela aipatuko diote. Sara bere jantzi gorri dotoreenean sartu ezin daitekeenez, medikuak dieta egiteko pilula batzuk emango dizkio, eta berehala haiekiko adikzioa garatuko du. Harryren laukotea Tyrone (Marlon Wayans) emagaldu buruargiak osatuko du.