Reinosa[1]Kantabriako udalerria da.2005ean 10.523 biztanle zituen eta 4,12 km²-ko azalera du.
Reinosatik pasatzen diren ibaiak hurrengoak dira: Ebro eta Hijar. Reinosako tenperatura, batez beste, Kantabriako hirien artean baxuena da. Reinosa, Campoo de Enmedio eskualdeaz inguratuta dago eta Kantabriako azalera gutxieneko eskualdea da.
Reinosak, Kantabriako barnealdeko beste hainbat lekuk bezala, biztanleak etengabe galtzen ari da. 80ko hamarkadan, Reinosak izan zuen bere biztanleria maila altuena, baina hamarkada harez geroztik, Reinosa, urteak joan ahala, indarra eta eragina galtzen dirau. Hori zela eta, bertakoak Kantabriako beste leku batzuetara abiatu ziren. Gaur egun, 10.000 biztanle inguru ditu.
Bere jai egun garrantzitsuena "Campoo eguna" da eta iraileko azken igandean ospatzen da. Egun hau San Mateo jaien artean dago. Campoo eguna "Espainia mailako interes turistikokoa" da eta leku ugaritako jendea hurbiltzen da "gurdi-desfilea ikustera. Gurdi horiek bizitza tradizionaleko ohiturak adierazten dituzte eta idiek eta bertako behiek, "Tudancak" alegia, tira egiten diete gurdiei.
Beste ospakizunak: San Mateo (irailaren 21ean), San Sebastian (urriaren 20an) eta Santiago (uztailaren 25ean).
"La Casona" eraikinaren etxaurrea eta San Sebastian eliza "interes kulturalekoak" dira. Reinosako udalerria ere interes handikoa da.Beste leku interesgarri batzuk: San Francisco komentua, San Roque kapera, udaletxea, Karlos III zubia, Aurora iturria, Urrezko neskaren etxea, Cassio etxea, Printzesa etxea, Pano etxea eta Boyet etxea (eraikinok XIV. mendetik XX. mendera bitartean eraikiak izan ziren).
Bere gastronomia nagusiki herriko produktuetan datza: patatak, neguko ortua, behikia, txerrikia, gaztak, esnekiak, Ebroe eta Hijar-eko amuarrainak... Bere gozokiak ospetsuak dira; Pantortillak eta erroskillak hain zuzen ere, biak hostopilez eginak.
Reinosa iparraldean Santanderrekin lotzen da. Urte batzuk arte,ordea, Reinosatik Santanderrera zihoan bidea oso arriskutsua zen (N-611), baina autobide berriaren eraikitzeari esker, arrisku hori gainditu egin da. Gainera, autobideak mesetarekin ere hobetu du komunikazioa.
Industria-birmoldaketaren erruz, Reinosak, industriagintzari dagokionez, 1987an indarra galdu zuen.[2] Honen ondorioz,1987ko istiluak sortu ziren.[3][4]Gaur egun garrantzi handieneko lantegiak hauexek dira:SIDENOR (industria astuna), Catarey-Gamesa (aerosorgailuak),Cuétara (gailetak), Columbia (ONCE fundazioa) eta Anchoas y Productos del Cantabrico.