
Refranes y Sentencias euskalatsotitzen lehen bilduma argitaratua da. Izenburu osoa duRefranes y Sentencias comunes en Bascuence, declaradas en Romance con numeros sobre cada palabra, para que se entiendan las dos lenguas, hau da, "Atsotitz eta esapide euskaraz ohikoak, gaztelaniaz azalduak hitzen gaineko zenbakiekin, bi hizkuntzak ulertu daitezen".
1596an atera zen, biltzailearen izenik gabe,Iruñean,Pedro Porralisen etxean. Guztira 539 atsotitz biltzen ditu, euskaraz emanak eta gaztelaniaz itzuliak. Itzulpena, Larramendiren aburuz, hitzez hitzekoegia da.[1] Atsotitzen gainean zenbakiak ipini ziren, hizkuntza bien arteko erlazioa hobeto ulertarazteko.
Bizkaieraz daude atsotitzak, gehienak behintzat, eta nagusiki badirudiBilboko edo Bilbo aldeko euskara jasotzen dutela.[2][3]
Ale bakarra ezagutzen dugu,Darmstadtekounicuma,Hessengo dukeen Darmstadteko jauregianVan Eysek aurkitu zuena. Jauregia, eta berarekin batera gureunicuma,II. Mundu Gerran suntsitua izan zen. Gaitzerdi,Julio Urquijo euskalariak hori baino lehenago alearen argazkiak eskuratu zituen, egunDonostiakoKoldo Mitxelena liburutegian gordeak.
Dena dela, beste hiru aleren berri ere badugu:Larramendirena,Oihenartena eta 2015. urtean ezagutzera eman denGirolamo della Sommaia jakintsu italiarrarena.[4]Larramendiren etaOihenarteren lekukotasunen arabera, badirudiDarmstadteko aleari esker ezagutzen ditugunak baino atsotitz gehiago zituela liburuak jatorriz, agian orain osatzen duten lau kaierak baino bat gehiago bederen.[2][5]
Testuan bertan ikus daitekeenez, liburuaIruñean inprimatu zen1596. urteanPedro Porralis de Amberesenmoldiztegian.

2. iruditik hartutako adibide batzukː