Sevillan hainbat futbol talde sortu ziren XX mendearen hasierako urteetan. 1914an talde hauetako bik bat egin zutenSevilla Balompié (1907an sortua) etaBetis Foot-Ball Club (1909an sortua). Biei lotzen zienSevilla Foot-Ball Club taldearen etsai izatea. Urte bereanAlfontso XIII.a Espainiakoak Errege titulua eman eta gaur egungoReal Betis Balompié sortu zen.
Hasierako urteetan Sevillako Kopa sarritan irabazi bazuen ere poliki poliki indarra galduz joan zen eta urte batzutan jokalaririk gabe ere izan zen. 1924ean zuzendaritza berria sartu zen eta lehenengo garaipenak itzuli ziren, Spencer Kopa 1926an eta Andaluziako Kopa 1928an.
1929an Liga hasi zenean instituzio indartsua zen, hala ere bigarren mailan hasi zuen txapelketa. 1932-33an igoera lortu eta Betisen "urrezko aroa" hasi zen.Patrick O'Connell entrenatzaile zuen taldean 6euskaldun, 3kanariar eta 4 andaluziar zeuden eta 1934-35ekoLiga txapelketa irabazi zuen.
Hurrengo urteanGerra Zibilaren erruz, euskaldunek borroka egin behar izan zuten eta Betisen talde txapelduna erabat desitxuratua gelditu zen. Gerraren ondoren 1940an taldeabigarren mailara jeitsi zen eta berriz gora igo arren 1947anhirugarren mailaraino jeitsi zen. Orduan popularizatu zen“¡Viva er Beti manque pierda!” esaldia.
Hamasei urte pasa ondoren 1958 urtean berriz ere Lehenengo mailara iritsi zen eta 1964 urtean hirugarren postua lortu zuen. 1974 bitartean jeitsiera eta igoera ugari izan zituen.
Bere historiako bigarren titulua 1977koErrege Kopa izan zen. Finalean faboritoa zenBilboko Athletic Kluba garaitu zuen penaltien txandan 21 penalti jaurti eta gero. Ordutik aurrera jeitsieraren bat edo beste izan bazuen ere Lehen mailako talde gisa ezagutuko zuen jendeak.
80. hamarkadaren bukaeran Betisa krisi ekonomikoan sartu zen. 1992an Kirol Elkarte Anonimoa bihurtu zen eta bertako akziodun nagusia zen Manuel Ruiz de Lopera elkarteko presidente bihurtu zen. 1994an lehen mailara igo eta lehenengo urtean berriz ere hirugarren postuan sailkatu zen. Hurrengo urteetan ere postu onak lortu zituen eta Europan aritzea ohiko bihurtu zitzaion.
Kopan ere ondo ibili zen eta 1997ko finaleanBartzelonaren aurrean galdu bazuen ere 2005eanOsasuna garaituz bere bigarren Kopa lortu zuen. 2006-07an presidentearen eta entrenatzailearen arteko desadostasunak krisi instituzional latza sortu zuen eta hainbat urtzetan larri ibili ondoren 2009an maila galdu zuen. Loperaren aurkako manifestazioak izan ziren kaleetan eta 2010anRafael Gordillo jokalari mitikoa bihurtu zen Betisen administradore nagusi.
2011ean lehen mailara igotzea lortu zuen. Hurrngo denboraldia bikain hasi zuen lehen lau partidak irabaziz lider jarri baitzen. Real Madrilekin galdu ondoren hainbat partida txar izan zituen eta Pepe Mel entrenatzailea bera ere kolokan izan zen baina azkenean ordea 13. postua eskuratu du. 2012-13an bikain ibili zen eta 6. postua eskuratuzEuropa Leaguerako sailkatu zen.
2013-14 denboraldirako ordea jokalari onenak saldu eta ligan azken postuan gelditu zen 25 puntu baino lortu ez zituelarik. Urtebete egin zuen bigarren mailan eta berriz igotzea lortu zuen. 2017-18 denboraldian urte bikaina izan zuen eta seigarren eginezEuropa Leaguera sailkatu zen. Hurrengo denboraldietan ez zuen esperotako maila eman, baina 2020-21 denboraldian 6. egin zuen berriz eta hurrengo urtean Errege Kopako txapelduna izan zen finaleanValencia CF penalti jaurtiketatan garaitu ondoren.
Betis zen erromatarrek Guadalquivir ibaiari eman zioten izena. Hala ere lehenengo hamarkadetanBalompié (Foot-Ball izenaren gazteleratzea) izenarekin ezagutzen zen taldea.
Sevilla Balompié taldeak uniforme zuri-urdina zeukan, Itsasgintzako ikasleek osatua baitzen, baina 1911ean Manuel Ramos Asensio entrenatzaileakGlasgow Celtic talde eskoziarraren kamiseta zuri berdeak ekarri zituen, bera bertan ikasten izana baitzen.Betis Foot-Ball Club-ek kamiseta hori-beltza zeukan. Taldeak fusionatzerakoan hiru kamisetak erabili izan zituzten baina 1918an zuri-berdea erabiltzea erabaki zen,Andaluziako banderaren koloreekin koinziditzen baitzuen.
Hasieran 13 marra berde-zuri zituen baina hamarkadek aurrera egin ahala marren kopurua gutxituz joan zen. Azken urteetan berriz ere marra finagoak erabiltzen hasi da.