Ranua | ||
---|---|---|
| ||
Berezko izena | Ranuan kunta | |
Herrialdea Eskualdea Azpieskualdea | ![]() Lappiko eskualdea Rovaniemiko azpieskualdea | |
Alkatea | Sirpa Hakala | |
Sorrera | 1917 | |
| ||
Koordenatuak | 65°55′45″N26°31′00″E / 65.92917°N 26.51667°E /65.92917; 26.51667 | |
Azalera - Ur-azalera | 3.694,80 km²[1] 240,86 km²(%6,5) | |
Biztanleria Dentsitatea Lehen hizkuntza - Finlandiera - Suediera - Besteak | 3.996(2017.08.31)[2] 1,16 bizt/km² (2016)[2] % 99,0(ofiziala) % 0,1 % 0,9 | |
Webgune ofiziala |
RanuaFinlandiako iparraldekoudalerri bat da,Lappi eskualdean kokatua,Rovaniemi hiriburuaren hegoaldean etaIpar Ostrobotniaren mugan. 3.694,83 km²-ko azalera duen udalerria honek, ia 4.500 biztanle dauzka, etaRovaniemi bizilagunarekin batera sortu duen eskaintza turistikoari esker,Lappi eskualdeko irabazi gehien dituen bigarren udalerria da. Gainera,HelsinkikoKorkeasaari ondoren,Finlandiako zoo handiena daRanuakoa,Ranuan Eläinpuisto. Bertan, animalia artiko guztiak daude, bai hegaztiak, baita ugaztunak ere, etaherrialdekohartz zuri bakarrakzooan aurki daitezke:Manasse ar nagusia etaRostockekoVenus etaValeska bikialemaniarrak. Urtero, guztira, milaka bisitari izaten ditu.
Lappi eskualdearen hegoaldean dago,Ipar Ostrobotniaren mugan etaRovaniemi hiriburuaren etaZirkulu Polar Artiko paralelotik 80 bat km hegoaldera.Rovaniemiz gain, beste bizilagunakTervola etaSimo mendebaldean,Posio ekialdean eta hegoaldekoIi etaPudasjärvi udalerriipar ostrobotniarrak dira.
Azken urteotan,Ranua etaTervola artean dagoenRunkaus Natura Erreserba Hertsiaren inguruanuranio erreserba urriak aurkitu dira. Sektore honetan gailurrean dauden enpresak, bertanuranioerauzketak egiten hasteko prestatzen hasiak dira. Izan ere,uranioa baliagai oso mugatua eta kutsakorra da, etalappitarrekUraaniton izeneko elkarte bat sortu dute hau erauztearen aurka. Nahiz eta aurka daudenranuatarrek, udalbatzan bost eserleku lortu dituenParempi Ranua taldea sortu duten, etaZentroko Alderdiko ordezkari batzuk ereuranioa bilatzearen aurka bozkatu zuten, ez ziren nahikoak izan baliagai honen bilaketa ekiditeko[3].
UdalerriaFinlandiakoLappi eskualdearen hegoaldean dago.Ipar Ostrobotniarekin muga egiten du etaRovaniemiren erdigunetik etaZirkulu Polar Artiko paralelotik 80 bat km hegoaldera dago.Eskualdekohiriburuaz gain, beste bizilagunakTervola etaSimo mendebaldean,Posio ekialdean eta hegoaldekoIi etaPudasjärvi udalerriipar ostrobotniarrak dira.Ranuak 3.694,83 km²-ko azalera dauka, alegia,Iparraldea baino handiagoa da, etaRovaniemirekin batera izen bera duenazpieskualdea osatzen du. Udalerriko klima nagusia, klimasubartikoa da, etataiga edobaso borealak udalerriko bazter guztiak betetzen ditu; honenbestez, bertan hazten diren zuhaizti ohikoenak,haltzadiak,izeidiak,makaldiak,pinudiak,sahastiak etaurkidiak dira. Elurrak ere udalerriko lurra estaltzen du azaro hasieratik maiatzera arte eta azkenik, aipatzekoak dira landare-espezie desberdinak aurki daitezkeen inguru zingiratsu eta paduratsuak,herrialde osoko ospetsuenak.
Lehen aipatu bezala,Zirkulu Polar Artikoaren, 66º 33' 38" paraleloaren, hegoaldean dago udalerria; zehazki 80 bat km hegoaldera. Horrenbestez,Lappikogauerdiko eguzki etagau polar fenomeno atmosferikoak ez dira ematen, bainaFinlandia ospetsu egin dutengau zuriak urtero izaten dira; hau da, eguzkiaren argitasunaRanuako zeruaren jabe izaten da ekain-uztail bitartean. Lehen esan bezala, udalerriko klima nagusiasubartikoa da eta, ondorioz, tenperatura leunak izaten dira udan, baina neguak hotzak eta luzeak izan ohi dira.Lappi iparraldean ez bezala,Ozeano Artikora iristen diren ur-korronte beroek ez dituzte neguak leuntzen, etaherrialdeko negu latzenak inguru honetakoak izan ohi dira.Samiek antzinean, eta gaur egun oraindik egiten dituzten egutegietan,Lappiko klima ulertzeko lagungarri diren zortzi urtaro bereizten zituzten:udaberri-negua, udaberria, aitzinuda, uda, aitzinudazkena, udazkena, aitzinegua etanegu iluna. Bestalde,iparrargiak inguru honetan oso ohikoak ez diren arren, urrian eta martxoan noizbehinka ikus daitezke[4].
Udalerria guztiz laua da, 300 metroak igarotzen dituen lekurik ez dagoelako; gailur garaiena 277 metrokoPalovaara muinoaren gailurra da. Ur-azalera berriz, %6,5ekoa baino ez da.Herrialdeko udalerrietan ematen den batezbestekoaren azpitik; guztira, 241,09 km². Dena den, hainbat aintzira eta ibai daude udalerrian; hala nola, aipatzekoak diraJuottaan tekojärvi,Näskäjärvi, udalerriaren izen bera daramanRanuanjärvi etaSimojärvi eta Soppana izeneko babestutako natura-eremu ospetsua osatzen duenSimojärvi aintzirak, etaKivijoki, udalerria iparraldetik hegoaldera zeharkatzen duenSimojoki,Siuruanjoki etaTainijoki ibaiak. Bertako ur-korronte indartsu, emaritsu eta harroetan daudenizokina,amuarrain marroia etalaponiako amuarraina bezalako ur gezatako arrainek arrantzale ugari erakartzen dituzte. Arrantzale hauek, ur-jauzi txiki eta ur harrotatik hurbil jarri ohi dira arrain nahasiak harrapatzen errazagoak direlako. Hala ere, ur-eremuetan ikus daitezkeen animalia handienak,herrialdekoigaraba ospetsuak dira.
Simojärvi eta Soppanakoaz gain, babestutako beste bi eremu daude udalerrian,Litokaira etaRunkaus Natura Erreserba Hertsia. Batik bat aintzira eta eremu zingiratsuek osatzen dituzte eremu babestu hauek etaherrialdeko natura basatiaren erakusgarri dira. Paduretako intsektuez eta arrainez elikatzen diren hegaztien artean,lira-oilarrak, espezie desberdinetakoantzarak,aliota artikoak,beltxarga oihulariak,arrano arrantzaleak etaubarroi handiak daude. Bestalde, aipatzekoak dira udalerriko baso handietan bizi dirensiberiar eskinosoak,elur-hontzak,hontz handiak etaipar-urubiak. Ugaztunen taldea aldiz,otsoek,hartz arreek,ipar-katamotzek,altzeek,azeri gorri etazuriek,azkonarrek,elur-orein basati eta etxekotuek,erbi arruntek,ipar-erbiek etajatunek osatzen dute. Animali guzti hauez gain,Ranua Zooanherrialdekohartz zuri bakarrak daude:Manasse ar nagusia etaRostockekoVenus etaValeska bikialemaniarrak[5][6][7].
Azken urteotan,Ranua etaTervola artean dagoenRunkaus Natura Erreserba Hertsiaren inguruanuranio erreserba urriak aurkitu dira. Sektore honetan gailurrean daudenAustralia,Frantzia etaKanadako enpresak, bertanuranioerauzketak egiten hasteko prestatzen hasiak dira.Uranioa baliagai oso mugatua eta kutsakorra denez,lappitarrekUraaniton izeneko elkarte bat sortu dute hau erauztearen aurka. Azken urteotan, elkarte honek hainbat manifestazio (Helsinkin esaterako) eta natura kanpaketa antolatu ditu. HegoLappin egin zen natura kanpaketan2008koudal hauteskundeetarako talde bat aurkeztea erabaki zuten; hain zuzen,Parempi Ranua talde independenteak bost eserleku lortu zituen udalerrikoudal hauteskundeetan. Talde honez gain,Zentroko Alderdiko ordezkari batzuk ereuranioa bilatzearen aurka bozkatu zuten udalbatzan. Dena den, boto hauek ez ziren nahikoak izan baliagai honen bilaketa ekiditeko eta erauzketak laster hasiko direla uste duteUraaniton elkartekoek[3].
Bazter hauetara iritsi zen lehen gizarte antolatua,Izotz Aroaren ondoren, iparraldeko klima leuntzen eta glaziarrak urtzen hasi zirenean iritsi zela uste da,k.a. VII. mende inguruan. Mendeetan eratu zen kulturariKomsa edoGorravárri izena ematen zaio eta gehienbat,Ipar Itsasoko lehenFonsa kulturako tribuekin harreman estuak izan zituzten. Nahiz eta oraindik lurralde honen jatorrizko biztanleen,samitarren jatorria ezezaguna den, badirudi tribu hauen etaberanduagoEskandinaviara immigratu zuten eta eurekinsamiera hizkuntza eraman zutenherri uraldarren nahasketaren ondorioa direla.Kemijoki ibaitik hurbil bizi zirensamitarrak (haien arteanranuatarrak), gaur egun desagertua dagoen hizkuntza berezi batean hitz egiten zuten,kemieraz edokemi samieraz. Hegoaldekotavastiarrak eta ekialdekokareliarrak izan ziren aurkitutako burdinezko tresneriaLappira ekarri zuten biztanleakI. mende inguruan[8].
Hasieran,Suediar Inperioaren garaian,Kemi hiriaren menpe zegoen herri txiki bat baino ez zenRanua,Ostrobotniaantzinako probintzian. Herriaren lehen aipamena1577. urtekoa bada ere, badakigu garai hartarako iasamitarrik ez zela gelditzen.Ranuatarrak, eguraldiak baimentzen zuenean behintzat, arto, patata eta zereal nekazaritzatik, arrantzatik, larru merkataritzatik, etaXVIII. mendetik aurrera basogintza industriatik etaelur-orein abeltzaintzatik bizi ziren.
XVIII. mendean,Finlandiaren kontrola izatekoSuediar etaErrusiar Inperioen arteko guduak izan zirenFinlandia etaEuropa kontinente osoan; azkenean,Finlandiako Gerran,Errusiar Inperioakherrialdea bereganatu zuen,finlandiar nazionalismoaren laguntzaz.XIX. mendean,Lappiko udalerrien hazkundea eman zen (Kemi-Tornio,Sodankylä etaRovaniemirena), eta udalerria, garai berriak asetzeko behar ziren produktuak (egurra esaterako) lortzeaz arduratu zen. Basogintza industria eratzen hasi zen.
XX. mende hasieran,Errusianzebilen giro nahasiari probetxu atera nahian,finlandiarrek independentzia aldarrikatu zuten1917an etaGerra Zibila irabazi ondoren, burujabe bihurtu zen1918. urtean. Urte horretan bertan,Ranua udalerri bihurtu zen. Herrialde subiranoa bihurtu ondoren, herriko bizimodua aldatzen hasi zen;Rovaniemi bizilagunaLappiko hiriburu izendatu zuten eta hazkundeak bultzada handia eduki zuen. Hala ere,Bigarren Mundu Gerrak eztanda egin zuenkontinente zaharrean.Herrialdeak bere independiente estatusa mantendu nahian,Alemania naziarekin bat egin zuenSESB bere lurraldetik urruntzeko.Norvegiatik iritsitako tropaalemaniarrak hirian egokitu ziren etaOzeano Artikoaren defentsa antolatzeari ekin zioten. Hainbat guden ondoren (Neguko Gerra,Jarraipenaren Gerra),Finlandiak lurralde asko galdu zituen; haien artean,Salla udalerriko zati bat.
Hala ere,herrialdeakSESBekin bake-akordio bat sinatu zuen, eta horrek,alemaniarrakfinlandiar lurretatik botatzea eskatzen zuen.Finlandiak orduan,naziak jazartzeari ekin zion. Hauek, bizilagun denNorvegiara, euren herrialde satelitera, alde egitea pentsatu zuten, baina ihes egin baino lehen,Lappi osoa suntsitzeko agindua eman zuenLothar Rendulic ofizialak.Laponiako Gerra hasi zen.FinlandiarrekKemi etaTornio ingurura jo zutenalemaniarrak portu estrategiko hoietatik urruntzen saiatzeko eta bitartean,naziek gotorleku sendoena zutenRovaniemi suntsitzera abiatu ziren.Hiriburuan izugarrizko suntsiketak egin zituzten, baina bertaraKemijärvi herritik sartu zirenez,Ranuak ez zuen hondamendirik jasan.
Bigarren Mundu Gerra osteko urteetan,Finlandiak ekonomikoki, izugarrizko hazkuntza izan zuen, eta gizarte eta politika egonkortasuna lortu zuen. Gerra osteko herrialde pobre bat izateari utzi,Gerra Hotzean neutral aldarrikatu,NBEk ezarritako isuna ordaindu, eta 40 urtetan, teknologikoki munduko estatu garatu eta jakintsuena bihurtu zen, merkatuko izugarrizko botere ekonomikoarekin eta bizi maila altuarekin.
Azken 30 urteetan, biztanleria asko jaitsi da (70eko hamarkadako 7.000 biztanletik, gaur egungo 4.500era) etaranuatarren arazo nagusia langabezia bihurtu da. Herritarrak lanpostu eta bizimodu hobe baten bilaRovaniemi hirira alde egiten jarraitzen dute, baina badirudi1983. urtean sortutakoRanuan Eläinpuisto zooari esker, turistak gerturatzen hasiak direla eta langabezia garaiari bukaera eman zaiola.2005. urtetik irabazi gehien dituenLappiko bigarren udalerria daRovaniemi ondoren[9].
RanuanBigarren Mundu Gerranalemaniarrek eraiki zuten aerodromo bat dago, baina herritarrek airez bidaiatzeko erabiltzen duten azpiegituraRovaniemikoaireportua da.Aireportu hau udalerritik oso hurbil dago, 80 bat km-ra gutxi gorabehera, etaEuropa osorako hegaldiak eskaintzen dira bertatik[10].
Hegoaldetik iparraldera doanestatu finlandiarrarenVR-Yhtymä garraio-konpainiaren trenbide-sarea ez da udalerritik igarotzen. Hala ere, hiriko biztanleekRovaniemira joanez gero,herrialdeko edozein hiri handira trenbidez bidaiatzeko aukera daukate (ErrusiakoMosku etaSan Petersburgora barne);Helsinkira esaterako, zortzi ordu eskasean iristeko aukera dago.
Kantatie 78 errepideakRanua gurutzatu egiten du eta udalerriaRovaniemi etaIpar Ostrobotniako hiriekin batzen du. Errepide txikiagoak ere badaude,herrixka txikietatikherrigunera doazenak[11].
Udalerria hain handia denez, hainbatherrixkez osatua dago; guztira hogeita hamar baino gehiago izango dira, baina gutxi batzuk baino ez dute ehun biztanleko muga igarotzen.Ranua herria da nagusi eta udalerriko biztanleriaren erdia baino gehiago bertan bizi da[12].
Hauek diraherrixka garrantzitsuenak:
200 biztanle baino gehiago dauzkatenherrixkak beltzez.
Udalerriak hiri senidetu bakarra dauka1990. urtetik,Iwasaki; hala ere, ondorengo udalerriekin ere harreman ona dauka:
Ranuako etaFinlandiako gainontzeko udalerrietako udalbatzak eratzeko, lau urtero udal hauteskundeak antolatzen dira herrialdean. Gaur egun dagoen udalbatza 2012ko urriaren 28an ospatu zirenudal hauteskundeetan eratu zen.
Ranuako Udalbatza[13] | |||||
---|---|---|---|---|---|
Alderdia | Eserlekuak | +/- | Ehunekoa | Ranuako udalbatza | |
-- | Zentroko Alderdia | 20 | ![]() | % 64,5 | |
-- | Parempi Ranua | 3 | ![]() | % 12,5 | |
-- | Alderdi Sozial-Demokrata | 2 | ![]() | % 9,1 | |
-- | Koalizio Nazionala | 1 | ![]() | % 6,4 | |
-- | Benetako Finlandiarrak | 1 | ![]() | % 5,7 |
Landa udalerri guztietan nagusitzen denZentroko Alderdia suertatu zen garaile, eserleku guztien %63arekin. Gainera, aurreko hauteskundeko emaitzak hobetu zituen eta ordezkari bat irabazi zuen; guztira, hamazazpi lortu zituen.Lappi eskualdean lortutako garaipen handiena izan zenZentroko Alderdiak hauteskunde honetan lortu zuena. Bigarren indarra,Parempi Ranua (Ranua Hobea) talde independenteekologista izan zen; talde berria izanik, gogotsu sartu zen udalbatzan eta bost eserlekurekin etauranioren bilaketa ekiditeko hitzarekin, bigarren postua lortu zuen. Hurrengoak, batzarkide bat irabazi zuenAlderdi Sozial-Demokrata etaAlderdi Nazionala izan ziren; hurrenez hurren, hiru eta bi eserleku lortu zituzten eta botoen %11,9a eta %9,4a. Azkenik, aipatzekoa daEzker Elkartasunak aurreko udalbatzan zuen eserleku bakarra galdu zuela hauteskunde honetan. UdalbatzakKimmo Sarapää alkate aukeratu zuen.
Hurrengo hauteskundeak,2012. urtean ospatuko dira,Finlandiako gainontzeko udalerrietan bezala.
60ko hamarkadan hazkunde izugarria izan zuen biztanleriak, 7.000 biztanleko kopurura iritsi zen, etaLappiko udalerri (kunta) handiena bihurtu zenSodankylärekin batera. Hala ere,70eko hamarkada hasieran basogintzak udalerrian izan zuen beherakada,Kemijärvi hiriaren mesedetan, gogorra izan zen biztanleentzat, eta askok,hiriburura alde egin zuten. Gaur egun oraindik, lanpostu eta bizimodu hobe baten bilaRovaniemi hirira alde egiten jarraitzen dute herritarrek, baina badirudi1983. urtean sortutakoRanuan Eläinpuisto zooari esker, turistak gerturatzen hasiak direla eta langabezia garaiari bukaera eman zaiola.2005. urtetik irabazi gehien dituenLappiko bigarren udalerria daRovaniemi ondoren[9].
Eskualde osoan bezala, erlijio nagusialuteranoa da, eta hainbat eliza daude udalerri osoan; hirigunekoeliza esaterako. Estatistiken arabera, biztanleriaren %20,6a hamalau urteko adin txikikoak dira eta hirurogeita lau urte gorakoak aldiz, %18,9a dira[14].
1917 | 1930 | 1947 | 1967 | 1970 | 1975 | 1980 | 1985 | 1990 | 1995 | 1998 | 2000 | 2002 | 2004 | 2006 | 2008 | 2010 | Orain |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2.769 | 3.937 | 4.758 | 7.054 | 6.278 | 5.716 | 5.603 | 5.556 | 5.655 | 5.575 | 5.322 | 5.052 | 4.903 | 4.871 | 4.632 | 4.428 | 4.346 | 4.274 |
Guztira sei eskola daude udalerrian; biRanua herrian daude, eta beste lauak aldiz,Asmunti,Impiö,Kuha etaKuukasjärvi herrixketan. Eskola garaia amaitzean, ikasten jarraitzeko, ikasleekRanua herrian dagoen institutura joan behar dute,Ranuan Lukiora hain zuzen[16].
Lappiko OspitaleaRovaniemi hiriburuan dago, bainaRanuan gutxiengo zerbitzuak dituen erietxea dago.
Armarria udalerriaren ikur nagusia da, 1959ko ekainaren 23an Ranuako udalbatzak hala erabaki zuenetik (Barne Ministerioak azaroaren 23an).Olof Eriksson artista helsinkiarrak sortu zuen eta, bertan agertzen diren irudiekin, egileak udalerriaren natura, kultura eta historia adierazi nahi izan zituen. Zelai berde ilunaren gainean, buruz behera dagoen zilarrezko zerra dago, azpian zilarrezkoa ere den ur haria moztear dagoela. Zerrak XIX. eta XX. mendeetako basogintza industria adierazten du, Ranuaren hazkuntza eta garapena ekarri zuena. Ur hariak, bestetik,Simo ibaia eta, historian zehar, honek udalerriarekin izan duen harremana irudikatzen du; izan ere, ur emari hau herriaren sarrera eta irteera nagusia izan da urteetan, Ranua beste udalerri eta hiriekin bat egiten lagundu duen garraiobidea[17].
Ranua erakargarri egiten duten berezitasun asko dauzka; haien artean aipagarrienak beheko hauek dira:
Abuztuko lehenengo astebukaeran,Hilla (euskarazipar masusta) izeneko azoka ospatzen da udalerrian1974. urtetik.Ranuatarren arabera,Europakoipar masusta onenaren uzta ospatzeko antolatzen dute ohitura bihurtu den azoka hau[22].
Mercado de la fresa de los pantanos (camemoro) en Ranua
Gaur egun,hirugarren sektorea da nagusi eta langile guztien %63,5ak, bai zerbitzu lanetan, bai turismoan, bai garraioan, bai hezkuntzan, bai merkataritzan egiten du lan. Gainontzekoak, nekazaritza eta abeltzaintzan (%21,8), industrian (%12,3) eta beste jarduera batzuetan egiten dute lan. Langabezia ehunekoa nahiko altua da, %13,4koa, baina gainontzekoLappiko udalerriekin alderatuz baxua da.
Azken 30 urteetan, biztanleria asko jaitsi da (70eko hamarkadako 7.000 biztanletik, gaur egungo 4.500era) etaranuatarren arazo nagusia langabezia bihurtu da. Herritarrak lanpostu eta bizimodu hobe baten bilaRovaniemi hirira alde egiten jarraitzen dute, baina badirudi1983. urtean sortutakoRanuan Eläinpuisto zooari esker, turistak gerturatzen hasiak direla eta langabezia garaiari bukaera eman zaiola.2005. urtetik irabazi gehien dituenLappiko bigarren udalerria daRovaniemi ondoren[9].
Azkenik, aipatu beharra dago,Ranua etaTervola artean dagoenRunkaus Natura Erreserba Hertsiaren inguruanuranio erreserba urriak aurkitu dira. Sektore honetan gailurrean daudenAustralia,Frantzia etaKanadako enpresak, bertanuranioerauzketak egiten hasteko prestatzen hasiak dira. Izan ere,uranioa baliagai oso mugatua eta kutsakorra da, etalappitarrekUraaniton izeneko elkarte bat sortu dute hau erauztearen aurka; hainbat manifestazio egin dituzte,Helsinkin esaterako, hegoLappin natura kanpaketa bat antolatu zuten, eta2008ko udal hauteskundeetara bost eserleku lortu zituenParempi Ranua talde independentea aurkeztu zuten. Hala ere, talde honez gain,Zentroko Alderdiko ordezkari batzuk ereuranioa bilatzearen aurka bozkatu zuten udalbatzan; boto hauek dena den, ez ziren nahikoak izan baliagai honen bilaketa ekiditeko.Uranio erauzketak hasiz gero, udalerriko diru-sarrera izugarri haziko dela uste dute adituek[3].
Tervola | Rovaniemi | Posio |
Simo | ![]() | Posio |
Ii | Pudasjärvi | Pudasjärvi |
|
|
|