| Ranasinghe Premadasa | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
1989kourtarrilaren 2a -1993komaiatzaren 1a ←Junius Richard Jayawardene -Dingiri Banda Wijetunga →
1978kootsailaren 6a -1989kourtarrilaren 2a ←Junius Richard Jayawardene -Dingiri Banda Wijetunga →
1965ekomartxoaren 22a -1989kourtarrilaren 2a ←Razik Fareed(en) Barrutia:Colombo Central Electoral District(en) | |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotza | Kolonbo, 1924koekainaren 23a | ||||||
| Herrialdea | |||||||
| Heriotza | Kolonbo, 1993komaiatzaren 1a (68 urte) | ||||||
| Heriotza modua | giza hilketa | ||||||
| Familia | |||||||
| Ezkontidea(k) | Hema Premadasa(en) | ||||||
| Seme-alabak | ikusi
| ||||||
| Hezkuntza | |||||||
| Heziketa | Saint Joseph's College, Colombo(en) | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | politikaria | ||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||
| Erlijioa | Theravada | ||||||
| Alderdi politikoa | United National Party(en) | ||||||
Ranasinghe Premadasa (sinhalaz:රණසිංහ ප්රේමදාසRaṇasiṃha Premadāsa;tamileraz:ரணசிங்க பிரேமதாசாRaṇaciṅka Pirēmatācā;Kolonbo,1924koekainaren 23a –ibidem,1993komaiatzaren 1a)Sri Lankako 3. presidentea izan zen 1989tik hil zen arte. Lehen ministro ere izan zen 1978tik 1989ra.
1946an hasi zuen bere ibilbide politikoa, Zeilango Alderdi Laboristarekin bat egin zuenean. 1956an Alderdi Nazional Batura batu zen eta 1960an diputatu hautatu zuten. 1965etik 1970era eta 1977tik 1978ra Tokiko Gobernuko eta Etxebizitzako ministro izan zen. Bere zeregin nagusia pobreentzako etxebizitzak eraikitzea izan zen.
1978an lehen ministro izendatu zuten eta hamaika urtez egon zen karguan. 1988ko hauteskundeetan presidente hautatu zuten, eta 1989ko urtarrilean hartu zuen kargua. Otsailean parlamentua desegin eta hauteskundeak deitu zituen. Matxinada komunista bat zapaldu zuen hegoaldean eta gerra zibil bati aurre egin zion iparraldeanTamil Tigreen Armadarekin. 1993an hil zen, Tamil Armadak antolatutako atentatu suizida batean.