Ran | |
---|---|
Eskandinaviar mitologia | |
![]() | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ægir |
Seme-alabak | Nine Mothers of Heimdallr(en)![]() ![]() ![]() |
Familia | |
Kidetza | Ásynjur(en)![]() sea giants(en) ![]() |
Eskandinaviar mitologian,Ran itotakoak bere sarearekin arrantzatu eta bere bizilekura eramaten dituen itsas jainkosa bat da,Valhalla etaNiflheimen kontrakoa. Berak bere senarÆgirrekinbederatzi alaba ditu. Ziuraski, hauek diraHeimdallen amak.
Olerkaritza mitologikoan apenas agertzen da, baina itotzea, gutxi gora-behera, Ranen eskuetan erortzea bezala dela idatzia dago. Bera da itota hil zirenen erresumako subiraua eta berarekin bizi dira itsas hondoan. Bere senar Ægirrekitsasoaren alderik atseginenak ordezkatzen dituen bitartean, Ran itsasoaren alderik ilun eta desatseginena da.
Ez da ezagutzen Ran izenaren etimologia, baina baliteke lapurreta esateko hitz beraren eragina, eta, beraz, Ran lapurra izango litzateke. Litekeena da, baita ere,roean hitz zeltaren eragina, "ro" (handia) eta "ean" (isuri) hitzez osatua dagoena, eta beraz, Ranitsasgora izango litzateke.
Skáldskaparmálen etaReginsmálerakoprosazko sarreran aipatua da.
![]() | Artikulu haumitologiari buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz. |