| Ramses IX.a | |||
|---|---|---|---|
K.a. 1129 - K.a. 1111 ←Ramses VIII.a -Ramses X.a → | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | K.a. XII. mendea | ||
| Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
| Heriotza | K.a. 1111kourtarrila ( urte) | ||
| Hobiratze lekua | Erregeen harana | ||
| Familia | |||
| Aita | Montuherkhepeshef | ||
| Ama | Takhat | ||
| Ezkontidea(k) | Baketwernel(en) | ||
| Seme-alabak | ikusi | ||
| Leinua | Egiptoko XX. dinastia | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | subiranoa | ||
Neferkara-Setepenra Ramses edoRamses IX.a,EgiptokoXX. dinastiako zortzigarrenfaraoia izan zen, bere erregealdiak,K.a. 1126tikK.a. 1108 arte iraun zuelarik.

Ziuraski,Ramses III.aren biloba izango zen.
1932-1939 Turingo Papiroak, 18 urte eta 4 hilabeteko erregealdi bat izan zuela eta bere erregealdiaren 19. urtean hil zela, I Peret hilabetean, 17 eta 27 egunen artean.
Bere tronu izena Neferkara-Setepenra da, "Ederra daRaren izpiritua, Raren aukeratua".
Ramses IX.a, Egiptori, nolabaiteko segurantza eta eragina itzularazten saiatu zen.Asia etaNubiara bidaiak antolatu zituen, berriz merkataritza ibilbideak irekitzeko, baina Egiptok Asiako lurraldeen gaineko kontrola galdu zuen, oraindikNubian bere presentzia mantentzen zuen arren.
Estatua bizkortzen saiatu zen,Karnak etaHeliopoliseko tenpluen zabaltzea babestuz, baina bere erregealdiak, ezegonkortasun politiko eta soziala jasan behar izan zuen. Uzta txarrek, gosete garai bat ekarri zuten, non mendebaldeko basamortuko libiarren erasoek eta mertzenario atzerritarrek, desordenak bizitzen zituzten.
TebasekoAmonen kleroak, bere botere handia erakusten zuen, eta Amenhotep izenekoAmonen Apaiz Gorenak, bere burua, Karnakeko tenpluko baxuerliebe batzuetan irudikarazi zuen, faraoiaren tamaina berarekin.
Bere erregealdian, zenbait errege hilobi arpilatuak izan zirenTebaseko nekropolian. Ondo ezagutzen da,Abbott Papiroan erregistratua izan baitzen.
Ikerketa bat zuzendu zuenPaserrek, ekialdeko Tebaseko (Karnak) alkateak, mendebaldeko Tebaseko alkate zenPaueraaren aurka, lapurreta bolada horren erantzule bezala joa izan baitzen,Erregeen Harana hilobi lapurrengandik babesteko bere lana behar bezala bete ez izanagatik. Hala ere, ezinezkoa izan zen Paueraa lapurreta horien erantzule izan zela frogatzea, aurkeztu ziren frogen ondorioz.


Ramses IX.aren hilobia Erregeen Haranean dago (KV6).Gaueko liburuaren eskenak ditu. Antzinatetik irekia egon da, hilobiko hormetan aurkitzen diren idazkun greziar eta erromatarrek adierazten dutenez.
Pinediem II.ak,XXI. dinastiako faraoia, Ramsesen momia, Erregeen HaranetikDeir el-BaharikoDB320 "gordelekura" eramatea agindu zuen, babesteko, non ondoren aurkitua izan zen,1881ean.
Ramses IX.aren semea zenMentuherkhepeshefek, ezin izan zuen bere aitaren oinordeko izan, Erregeen Haraneko hilobirik ederrenetako bat duen arren (KV19), hasiera batean,Ramses VIII.arentzako zena,1817an aurkitu zena. Ramses IX.aren ondorengoa Egiptoko tronuan,Ramses X.a izan zen.
Eraikuntzak
Faraoia aipatzen duten testuak, honako toki hauetan aurkitu dira:
| Aurrekoa Ramses VIII.a | Egiptoko faraoia K.a. 1126-K.a. 1108 | Ondorengoa Ramses X.a |