Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Ramiro Pinilla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramiro Pinilla

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRamiro Pinilla García
JaiotzaBilbo1923koirailaren 13a
Herrialdea Bizkaia,Euskal Herria
HeriotzaGetxo2014kourriaren 23a (91 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea etaeleberrigilea
Jasotako sariak

Ramiro Pinilla García (Bilbo,1923koirailaren 13a -Getxo,2014kourriaren 23a)bizkaitar idazlea izan zen,Getxon bizi zena.Gaztelaniaz idatzi zituen bere liburu ugariak, eta2006anEspainiako Narratiba Sari Nazionala jaso zuen,Las cenizas del hierro lanarengatik. Euskal Herrian gaztelaniaz idatzi duen idazlerik oparoenetako bat izan zen.

Bizitza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ramiro Pinilla GarcíaBilbon jaio zen1923ko irailaren 13an. Hala ere,Getxoko Andra Mari auzoan zituen sustraiak,Arrigunaga hondartzako Arrune baserrian eman baitzituen gerra aurreko udak, eta gerra bitarteko urtea. Haren hitzetan, "umetan, hondartza hartan deskubritu nuen askatasuna".[1]

Gaztetan kromo bildumentzako testuak idatzi zituen.[2]1960an argitaratu lehenbiziko eleberria,Las ciegas hormigas izenburukoa;Nadal Saria etaEspainiako Kritika Saria irabazi zituen harekin.1971n, finalista izan zenPlaneta Sarian,Seno lanarekin, baina zirkulu komertzialetatik urruntzea erabakirik, argitaletxe txikietan argitaratu zuen bere obra gehiena, eta irakurle gehienentzat ezkutuko idazlea izan zen urte askoan.

Getxon kokatuta dagoen narrazio- eta eleberri-saila da, beharbada, gehien goraipatu dena:Recuerda, oh, recuerda(1975),La gran guerra de doña Toda (1978),Andanzas de Txiki Baskardo (1979),Quince años (1990) etaHuesos (1997).

2005ean burutu zuen bere bizitzako lanik handinahiena:Verdes valles, colinas rojas trilogia (La tierra convulsa,Los cuerpos desnudos etaLas cenizas del hierro liburuek osatua).Euskal gatazkaren sorburu politikoak eta moralak aztertzen dituen lan horrekEuskadi Saria jaso zuen 2005ean, eta Kritika Saria etaNarratiba Sari Nazionala2006an.2013an bigarren aldiz irabazi zuen Euskadi SariaAquella edad inolvidable lanarekin.

Getxon hil zen,[1]2014ko urriaren 23an, 91 urterekin.[2]

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • 1960Las ciegas hormigas
  • 1961El héroe del Tonkin
  • 1969En el tiempo de los tallos verdes
  • 1972Seno
  • 1975El salto
  • 1975Guía secreta de Bizkaia
  • 1975Recuerda, oh, recuerda
  • 1977Antonio B., el Rojo, ciudadano de tercera
  • 1977Primeras historias de la guerra interminable
  • 1978La gran guerra de doña Toda
  • 1979Andanzas de Txiki Baskardo
  • 1990Quince años
  • 1997Huesos
  • 1998La estación de Getxo
  • 2005Verdes valles, colinas rojas, hiru liburu hauek osatutako trilogia:
    • La tierra convulsa.
    • Los cuerpos desnudos.
    • Las cenizas del hierro.
  • 2006La Higuera
  • 2007Antonio B. el ruso
  • 2009Solo un muerto más
  • 2011Los cuentos
  • 2012Aquella edad inolvidable
  • 2013El cementerio vacío
  • 2014Cadáveres en la playa

Pinillari buruzko bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abAstiz, Iñigo. Eleberriak hareaz idazten zituen idazlea. Berria, 2014ko urriaren 24a, berria.eus (kontsulta data: 2025-10-18).
  2. ab Ramiro Pinilla hil da. Berria, 2014ko urriaren 23a, berria.eus (kontsulta data: 2025-10-18).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Ramiro_Pinilla&oldid=10431916"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp