1936an Ikasleen Batasun Nazionala (UNE), Venezuelako mugimendu sozial-kristauaren lehen talde egituratua, sortu zuen.1941ean, diputatu hautatu zutenYaracuy estatuan. Diputatuen Ganberaren presidente izan zen.1947an aurkeztu zen lehenbizikoz Venezuelako lehendakaritzarako hautagai, hogeita bat urte zituela. Acción Democrática alderdiko (AD)Rómulo Gallegosek irabazi zituen hauteskunde haiek. Presidentegai izan zen1958an eta1963an ere,COPEI alderdiko idazkari nagusi zela, eta1968an eskuratu zuen lehenbizikoz Venezuelako goi-agintaritza.1974 arte egon zen karguan.
1983an, berriz aurkeztu zen, etaJaime Lusinchik irabazi zion.1992ko krisialdi politikoan, oposizioburu bihurtu zen. Hurrengo urtean jausi zenCarlos Andrés Pérez presidentearen gobernua, eta Calderak berriz aurkeztu zuen bere burua lehendakari izateko. Ez zuen, ordea, COPEIko hautagaia aukeratzeko barne-lehian parte hartu nahi izan, eta bota egin zuten alderditik. Convergencia Nacional koalizioaren babesarekin eskuratu zuen, bigarrengoz, Venezuelako lehendakaritza 1993ko abenduaren 5eko hauteskundeetan.