| Rachel Luttrell | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Rachel Zawadi Luttrell |
| Jaiotza | Dar es Salaam, 1971kourtarrilaren 19a (54 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Murika Errege Kontserbatorioa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea,zinema aktorea,telebista-aktorea etafilm-zuzendaria |
| rachelluttrell.com | |

Rachel Zawadi Luttrell (Dar es Salaam,1971kourtarrilaren 19a)Tanzanian jaiotakoaktore etaabeslarikanadarra da,Stargate Atlantis telesailean eta honen ondoren sortu zirenetanTeyla Emmagan gerlariaren rola betetzeagatik da ezaguna.
Rachel Luttrell Tanzaniako Dar es Salaam hirian jaio zen. Ama Veronica Makihio Shenkunde LuttrellShambaa leinukoa du eta aita William Leon Luttrell estatubatuarra. Lau anai-arreba dira eta bost urte zituela familiakKanadara emigratu zuen,Toronto hirira hain zuzen ere[1]. Musikazalea zen familia eta aitak Rachelen soprano ahotsa lantzeaz gain piano ikasketak egin zituen Torontoko Erret Kontserbatorioan eta balet ikasketak Balet Klasikoko Errusiar Akademian.
Disneyren "Ederra eta Piztia" lanaren Kanadako produkzioan egin zuen debuta eta beste hainbat antzezlanetan ere hartu zuen parte. 1989 eta 1993 artean kanadako telebistakoStreet Legal telesailean ohiko aktorea izan zen[1].
Los Angelesera joan zen aktore ibilbidean sakontzeko asmoz eta hainbat telesailetako ataldetan agertu bazen ere, frustratu etaKaliforniako Unibertsitatean arkitektura ikasketak egiteko izena ematear egon zen baina azkeneanOxfordenBritish American Drama Association akademian udako ikastaro bat egin zuen.
Los Angelesera itzuli zeneanStargate Atlantis telesailerako castingeanTeyla Emmagan gerlariaren papera betetzeko aukeratua izan zen[2]. Bost denboraldi egin zituen protagonista taldearen partaide, telesaila amaitu zen arte. Ordutik aurrera ez du jarraipen handirik izan aktore lanetan.
2011. urteanI Wish You Love diskoa argitaratu zuen.Jazz generoko diskoa da[3].
Loyd Batemanekin ezkondu zen eta bi haur izan dituzte.Erica Luttrell ahizpa gaztea ere aktorea da[4].
| Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 1986 | Courage | Bobbyren alaba | Telefilmea |
| 1992 | Personal Effects | laburmetraia | |
| 1995 | House | ||
| 1996 | Joe's So Mean to Josephine | Tabernako neska | |
| 2001 | Feast of All Saints | Lisette | Telefilmea |
| 2001 | Impostor | Erizaina | |
| 2003 | Everyday Use | Dee | |
| 2004 | Stop Thief! | Nicky | laburmetraia |
| 2005 | The Aviary | Portia | |
| 2007 | A Dog's Breakfast | Ratcha | |
| 2009 | Hardwired | Candace |
| Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 1989-1993 | Street Legal | Veronica Beck | 20 atal |
| 1992 | Forever Knight | Norma Alves | atal bakarra |
| 1993 | Maniac Mansion | Lorrie | "Tina and the Teardrops" |
| 1995 | The Great Defender | erreportaria | 2 atal |
| 1997 | Dogs | Mimi | atal bakarra |
| 1997 | In the House | Daphne | 2 atal |
| 1998 | Damon | Brenda | atal bakarra |
| 1998 | Sleepwalkers | atal bakarra | |
| 2001 | Charmed | Janna | "Exit Strategy" |
| 2001 | ER | Paramedikoa | atal bakarra |
| 2002 | Touched by an Angel | Marla | atal bakarra |
| 2004-2009 | Stargate Atlantis | Teyla Emmagan | Protagonista, 99 atal |
| 2011 | True Justice | Lt. Humphreys | atal bakarra |
| 2011 | NCIS | Stephanie Mosner komandantea | atal bakarra |
| 2013 | NCIS: Los Angeles | Yvette Lowell (CIAko agentea) | atal bakarra |
| 2015 | No Sleep Till 18 | Jill | atal bakarra |
| 2016 | Arrow | Rosie | atal bakarra |
| 2018 | Girlfriends' Guide to Divorce | Oona Falcone | 2 atal |
| 2019 | The I-Land | Brooke | atal bakarra |