Quito itsas-mailatik 2.850 metrora dago,Iparraldeko Andeen mendebaldeko mendilerroan. Pichinchasumendiaren ekialdeko mazelan hedatzen da, Guayllabambako mendiartean, eta Machángara errekak zeharkatzen du[3]. Independentzia plazaekuatoretik 25 km hegoaldera besterik ez dago.
Ekuadorko erdigune politiko eta administratiboa da. Gobernu, kultura, finantza, administrazio eta merkataritza erakunde garrantzitsuenen egoitza da.1978koirailaren 18anUNESCOkGizateriaren Ondare izendatu zuen[4].2008tik Hegoamerikako Nazioen Batasunaren (UNASUR) egoitza da.
Inken konkistaXV. mendean hasi zen,Túpac Inca Yupanqui buru zela. Honen semeHuayna Cápac-ekTomebamban (gaur egunCuenca) kokatu zuen bere bizilekua. Gerra odoltsuen bidez Quituen lurraldea bereganatu zuen eta1532an, Yahuarcochako (kitxuazodolezko aintzira) sarraskiaren ondoren, erabateko garaipena lortu zuen[7].
TelefériQo izeneko teleferikoa (Q hizkia Quitotik dator), hiriko erdigunea eta Pichinchasumendiko gailurra lotzen dituena.
1908koekainaren 25eanGuayaquil eta Quitoren arteko burdinbidea inauguratu zen. Andeak zeharkatzen dituen trenbide hau Ekuadorko garrantzitsuena da.
1949kootsailaren 12anRadio QuitokH. G. Wells idazlearen"The War of the Worlds" (1898) eleberriaren itzulpena eman zuen. Txarto ulertua izan zen eta anabasa handia sortu zuen hirian. Gutxienez sei lagun hil ziren.[12].
Köppen klima sailkapenaren arabera Quitokmendialdeko klima subtropikala du.Ekuatoretik hurbil (25 km besterik ez) eta garaiera handian baitago, urte osoan eguraldi epela (batzuetan beroa) izaten da. Urteko hilabete guztietan bataz besteko tenperatura maximoa 18 eta 20 °C artean egoten da eta bataz besteko tenperatura minimoa 9 eta 10 °C artean[13]. Bi urtaro daude, hezea (urritikmaiatzera) eta lehorra (ekainetikirailera).
Administratiboki hiriaQuitoko metropoli barrutiaren barnean dago. 15 zinegotzik eta Metropoliaren Alkateak osatzen dute Udalbatza edoCabildoa. Ordezkari haueksufragio unibertsalez aukeratzen dira, lau urtetatik behin. Hiria eta metropoli barrutia 8 administrazio eremutan banaturik dago, eta hauek 32 hiri-parrokitan. Administrazio eremuak hauek dira:
1. Administrazio eremua:Zona La Delicia, «Metropoli barrutia».
Quitokoa Amerikako erdigune historikorik handiena eta aldatugabeena da, historian zehar pairatu dituenlurrikarek (1797,1859 eta1917koek besteak beste) kaltetu zuten arren.1978koirailaren 18anUNESCOkGizateriaren Ondare izendatu zuen[4]. Hiriaren erdi-hegoaldean dago eta 320 hektareako azalera du. 130 eraikin monumental (eliz, komentu, kapera, monasterio eta jauregi) ditu. Azken urte hauetan ahalehin handia egin dute erdigune historiko bikain hau lehengoratzeko. Eraikin aipagarri batzuk:
San Frantzisko komentua eta eliza (1550-1680). Amerikako erdigune historiko batean dagoen multzo arkitektonikorik handiena da. Eraikuntzan oso estilo desberdinak (barroko,mudejar,manierista etamoriskoa) harmoniaz konbinatu ziren.
QuitoIberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz:Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas - UCCI) (portugesez:União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik, jarraian agertzen diren hiriekin senidetarsun erlazioak hasiz:[19]