Queer kodifikazioa edo, zuzeneaningelesetik,queercoding edoqueer codinga, ikus-entzunezko baliabideetan ageri ohi diren pertsonaiek agertzen dutenqueer ezaugarrien deskribapen sutila da, pertsonai hauen identitatea kanonikoa ez den arren.Queer ezaugarri hauekqueer komunitatearen baitan gaitzetsiak badira, testuinguru honetan, oso maskulinoak (pertsonai femeninoen kasu) edo oso femenikoak, pertsonai maskulinoen kasu, diren pertsonaiak nabarmenki sailkatzen diraqueercodingaren barruan.[1] Termino hau bereziki erabilia da ikus-entzunezko baliabideenLGTB komunitatearen adierazpenaren inguruko eztabaidetan, bai eta baliabide hauekLGTB komunitatearen inguruan sortzen duten irudiaren inguruan ere. Termino hau, beraz,queer teoriaren zeingenero-ikasketaren barruan kokatzen da.Queercodingaren adibide ezagunenakHercules filmakoHades etaSirenatxoa filmakoUrsula ditugu. Ikusten denez,queercodingak, ia modu esklusiboak, filmetakodoilorrak deskribatzeko erabili izan ohi da,Disney film askotan.[2]