| Qin Haiyang | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Zhuzhou, 1999komaiatzaren 17a (26 urte) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea | |
Qin Haiyang (txinera sinplifikatuz:覃海洋,Zhuzhou,1999komaiatzaren 17a)igerilaritxinatarra da.2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan bi domina lortu zituen taldekako probatan, urrezkoa bata eta zilarrezkoa bestea[1].Bular-igeriketan espezialista da eta medleyan ere aritzen da.
2018an hasi zen nazioartean lehiatzen. Asiako Jokoetan 4x100 m medley errelebotan txapelduna izan zen eta Munduko txapelketan 200 m bularrean zilarrezko domina eskuratu zuen.
Tokioko Olinpiar Jokoetan 200 metro bular proban lehenengo gelsitu zen finalaurrekoan baina akatsa egin zuen probako biribilketa batean eta deskalifikatu egin zuten[2]. Horren ondoren Cui Dengrong entrenatzailearekin hasi zen lanean,Zhang Yufei txapeldun olinpikoaren entrenatzailearekin hain zuzen ere, eta aurrerapen handia egin zuen. 2022ko Asiako jokoetan urrezko bost domina eta zilarrezko bat lortu zituen[3] eta 2023ko Munduko txapelketan urrezko lau eta zilarrezko bat. Historiako lehenengo igerilaria izan zen bular-igeriketako hiru probatan txapelketa irabazten, Asiako errekorrak egin zituen gainera eta 200 metrotako proban munduko errekor berria ere bai, 2:05.48[4]
Parisko Olinpiar Jokoetan 100 metro bular-igeriketako finalean sartu zen baina zazpigarren egin zuen. Ondoren medley errelebotan Txinako taldearekin urrezko domina irabazi zuen eta medley mistoan zilarrezkoa.[1] Abenduan igerileku laburreko Munduko txapelketan bi urrezko domina eskuratu zituen, 50 m eta 100 m bizkarrean.[5]
| Udako Olinpiar Jokoak | |||
|---|---|---|---|
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 2024 | Paris | 01 ! | 4x100 m medley |
| 2024 | Paris | 02 ! | 4x100 m medley mistoa |
| Munduko Txapelketa (Igerileku luzea) | |||
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 2023 | Fukuoka | 01 ! | 50 m bularra |
| 2023 | Fukuoka | 01 ! | 100 m bularra |
| 2023 | Fukuoka | 01 ! | 200 m bularra |
| 2023 | Fukuoka | 01 ! | 4x100 m medley mistoa |
| 2023 | Fukuoka | 02 ! | 4x100 m medley |
| Munduko Txapelketa (Igerileku laburra) | |||
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 2018 | Hangzhou | 02 ! | 200 m bularra |
| 2022 | Melbourne | 03 ! | 200 m bularra |
| 2024 | Budapest | 01 ! | 50 m bularra |
| 2024 | Budapest | 01 ! | 100 m bularra |
| Asiako Jokoak | |||
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 2018 | Jakarta | 01 ! | 4x100 m medley |
| 2018 | Jakarta | 03 ! | 200 m bularra |
| 2018 | Jakarta | 03 ! | 200 m medley |
| 2022 | Hangzhou | 01 ! | 50 m bularra |
| 2022 | Hangzhou | 01 ! | 100 m bularra |
| 2022 | Hangzhou | 01 ! | 200 m bularra |
| 2022 | Hangzhou | 01 ! | 4x100 m medley |
| 2022 | Hangzhou | 01 ! | 4x100 m medley mistoa |
| 2022 | Hangzhou | 02 ! | 200 m medley |