Qasem Soleimani (persieraz:قاسم سلیمانی;1957komartxoaren 11 –2020kourtarrilaren 3a)Irangomilitar bat zen.Irango Iraultzaren ZaindarienJeneral Nagusia zen eta1998tik aurreraQuds Indarraren komandante izendatu zuten, atzerrian operazio klandestinoak egiten dituen dibisioa[1].
Soleimanik bere ibilbide militarraIran-Irak Gerran hasi zuen, 1980ko hamarkadan, 41. Dibisioko komandante gisa. Beranduago, atzerriko operazioetan hasi zen,Saddam Husseinen aurkako indarxiita etakurduak laguntzenIraken; ondorenHezbollah lagundu zuenLibanon etaHamasPalestinan.2012tik aurrera SoleimanikSiriako gobernua lagundu zuen, Iranen aliatua,Siriako Gerra Zibilaren baitan, berezikiEstatu Islamikoaren aurkako borrokan. Irakeko gobernuari laguntza eskaini zion gobernu horrek ISISen aurka xiitekin sortutako milizia bateratuan, 2014-2015 tartean[2].
2020kourtarrilaren 3anBagdaden hil zen,Ameriketako Estatu Batuen eraso baten ondorioz. Erasoan beste zortzi lagun ere hil ziren, tarteanAbi Mahdi al Mohandes,Herri Mobilizaziorako Indarra miliziako presidenteordea[3].