Pupa (latinez:pupa,"panpina")metamorfosi osoa dutenintsektuetan (holometaboloak), bizi-zikloaren atseden-egoera da,larba eta heldu estadioen artean igarotzen dutena. Fase honetan intsektua estalki babesle batean biltzen da eta bere ehunak desegin ondoren berrantolatzen dira[1].
Fase honetan zehar intsektuak hirutan zatitutako gorputza garatzen du (burua, abdomena eta toraxa), larba egoeran ageri ez zuena. Zangoak eta hegalak ere fase honetan garatzen dira, eta baita sexu organoak ere.
Pupa faseak asteak, hilabeteak edo urteak ere iraun ditzake, espeziearen eta ingurugiroaren arabera. Zenbait kasutan, pupa fasea probesten dute ibernatu eta negua iragateko.
Zenbait espeziek pupa fasea pasatzeko babes moduko bat eraikitzen dute inguruan. Pinpilinpausa edo tximeleten beldarrek zetazkokrisalidak sortzen dituzte beren inguruan, sits beldarrekkuskuak eraikitzen dituzte, eta azkenik, zenbait intsektukpuparium delakoa sortzen dute beren exoeskeletoa izango denaz.