Pueblo[1]Ipar Amerikako hego mendebalekoamerindiarren zenbaitleinuri emandako izena da.Pueblo gisa izendatu zituzten espainiarrekhopi,keres,tano etazuñi leinuko jendeak, herrietan antolatutako nekazariak zirelako, beste herri nomada batzuekin alderatuta. Herri izaera urbano eta nekazari horri eutsi diote Pueblo askok 21. mendera arte,
Pueblo terminoak, hortaz, herri multzo bat adierazten du, non unitate bakoitza era berean dentoponimo etaetnonimo (herrigune bat, eta identitate etniko bat), hala nolaZia Pueblo delakoan, adibidez. Pueblo herri desberdinen artean hurbiltasun bat dago ohitura eta kulturan (eta interes sozio-politikoetan ere bai 21. mendean), baina izatez lau hizkuntza multzo desberdinetakoak dira.
Mogollon etaAnasazi amerindiar herrien ondorengoak dira eta gaur egunArizonako ipar-ekialdean etaMexiko Berriko ipar-mendebalean bizi dira. Gaur egun 20.000 dira. X-XII. mendeaz geroztik harrizko etxeetako herrietan bizi izan dira eta hortik datorkie espainiar konkistatzaileek XVI. mendean amerindiarnomadengandik bereizteko jarri zieten izena. Etxeek hiruzpalau solairu zituzten eta erdianetxarte bat; etxartearen erdiankiva izeneko lurpeko bizileku bat zegoen, maizaletegi ere bazena. Gaur egun etxeakadobezkoak dira, baina antzinakoen egitura bera dute.
Kolonizazioa hasi eta handik mende batera pueblo amerindiarren biztanleria erdira murriztua zen. 1680an, pueblo herri guztiak espainiarren aurka matxinatu ziren eta hamabi urtez bidali zituzten beren lurraldetik. Aldi labur hori izan ezik, bi mende eta erdi egon ziren espainiarren mendean. XIX. mendearen hasieran,Mexikok independentzia eskuratu zuenean, haiek ere burujabe izan ziren. 1848an,Estatu Batuek beretu zuten haien lurraldea, baina autonomia izan zuten.
Herrinekazariak dira;artoa etakotoia lantzen ditu, batez ere. Emakumeek garrantzi handia dute gizarte-antolamenduan, familiaren eta leinuaren buru, eta etxeen eta lurren jabe baitira. Oinordekotza amagandik alabagana izaten da. Hala eta guztiz ere, aginpidea erlijiozko elkarteetako gizonezko buruzagien batzorde baten esku dago. Izadiko indarrak gurtzen dituzte ospakizun, dantza eta prozesioen bidez; aipagarria da hopien suge-dantza,sugegorri bat ahoan dutela dantzatzen dutena. Trebeak diraeskulangintzan:ehungintzan,saskigintzan etaeltzegintzan dihardute, etazilarrezko etaturkesazko bitxiak, etazeramika egiten dituzte.
Keres herriek hizkuntza multzo propioa dute, baina dialekto multzotzat ere hartu daiteke Pueblo batetik bestera egiten dena ulergarria baita neurri handi batean. Zazpi dira Keres puebloak:
Cochiti Pueblo edoKotyit ("Ahaztua"), tokiaren izena. Herriaren etnonimoa:Kʾúutìimʾé ("menditarrak").
San Felipe Pueblo edoKatishtya ("Ozkol zurien tokia", edo beste modu batean esanda, "Ibaiko herria”).
Kewa Pueblo edo Santo Domingo Pueblo (lehen), edoDíiwʾi tokiaren izena Keres hizkuntzan, herri etnonimoa berriz,Dîiwʾamʾé .
Zia Pueblo edoTsi'ya (Tsia) ("Eguzkibegoa"); Zia herri etnonimoa:Tsʾíiyʾamʾé.
Santa Ana Pueblo edoTamaiya (Dámáyá); herri etnonimoa:Dámáyámʾé (singularra)mDámáyàamʾèetrạ (plurala).
Acoma Pueblo edoAak'u (Áakʾuʾé / Haak'u) ("Betiko tokia" baita ere, beste intepretazio batean, "Zeruko hiria""); etnonimoa:Áakʾùumʾé.
Laguna Pueblo edoKawaika (Kawaik) ("Aintzira txikia"); Etnonimoa:Kʾáwáigamʾé.