Psusenes I.a | |||
---|---|---|---|
![]() Psusenes I.aren hil mozorroa ![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. XI. mendea | ||
Herrialdea | Antzinako Egipto | ||
Heriotza | K.a. 1001 ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Tanis | ||
Familia | |||
Aita | Pinediem I.a | ||
Ama | Duathathor-Henuttawy | ||
Ezkontidea(k) | Mutnedjmet(en)![]() | ||
Seme-alabak | ikusi | ||
Haurrideak | ikusi | ||
Leinua | Egiptoko XXI. dinastia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | estatu-politikaria | ||
![]() ![]() |
Akheperra Pasebakhaenniut Meryamon edoPsusenes I.a (grezieraz Ψουσέννης),Egiptoko XXI. dinastiako hirugarrenfaraoia izan zen.K.a. 1039tikK.a. 991 arte gobernatu zuen,Egiptoko hirugarren tarteko aroa deritzon garaian. Bere izenak, "Pasebakhaenniut Meryamon"ek, "Hirian (Tebas) agertzen den izarra,Amonen maitea" esan nahi du.
Bere erregealdiaren iraupen zehatza, ez da ezagutzen,Manetonen kopia ezberdinek, Psusennes, 46 urteko erregealdiarekin (Sexto Julio Afrikano) edo 41ekoarekin (Eusebio Zesareakoa) aipatzen baitute. Hala ere, bere erregealdia oso luzea izan zen, eta, berari buruz, elkarrengandik 49 urtez banatutako bi data ezagutzen dira.
Psusenesek, bere semeAmenemoperekin elkargobernaritza labur bat izan zuen, zenbait urtekoa, gaur egun galduta dagoenmomia baten bendetan dokumentatua eta, "Amenemoperen 10. urtea, Psusenes I.aren 49.arekin lotzen duena" (Kitchen).
Pierre Montetek,Tanisen, Psusenesen kalterik gabeko hilobia aurkitu zuen (3. zenbakia)1940an. Zoritxarrez, tokiko hezetasunaren ondorioz,Behe Egipton, material organikoz eginiko objektu gehienak, ustelduak zeuden.
Granito gorrizko kanpo sarkofagoa eta granito beltzez eginiko erdikoa, berrerabiliak edo usurpatuak izan ziren. Psusenesen momia,zilarrezko hirugarren zerraldo baten barnean zegoen, oso ez ohikoaAntzinako Egipton, inportatu egin behar zenez,urrea baino metal urri eta baliotsuagoa baitzen.
Sarkofagoaren kanpoaldean dagoen kartutxo batek, jatorrian, hilobi hori,Egiptoko XIX. dinastiako hirugarren faraoia etaRamses II.aren oinordekoa izan zenMerenptahrena izan zela adierazten du, aurretikErregeen Haranean lurperatua izan zenekoa. Hilobi lapurretak, oso ohikoak izan ziren Egiptoko hirugarren tarteko aroan, eta sarkofago ugari, momiarik gabe geratu ziren.
Douglas Derryk,Kairoko Unibertsitateko anatomia sailekoak, bere hondarrak aztertu zituen1940an, eta Psusenesek hortzak oso txantxartuak zituela ikusi zuen, baita faraoi honek artritisa izan zuela ere, gaitz honek, ziur aski, bere azken urteetan ezgaitu zuelarik
Aurrekoa Neferkheres | Egiptoko faraoia Egiptoko XXI. dinastia | Ondorengoa Amenemope |