Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Pskoveko Errepublika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pskoveko Errepublika
Псковская Республика
1348 – 1510
Mistoa
Pskoveko Errepublikako bandera

Pskoveko Errepublikako armarria

Errepublika 1400 inguruan
Geografia
HiriburuaPskov
Kultura
Hizkuntza(k)Antzinako ekialdeko eslaviera
Errusiera
ErlijioaEliza ortodoxoa
estoniar paganismoa
Historia
Aurrekoa
Novgorodeko Errepublika
Ondorengoa
Moskuko Dukerri Handia

Pskoveko Errepublika, (errusieraz:Псковская Республикаtranslit.:Pskovskaia Respublika),Erdi Arokoerrusiar herrialdea izan zen,XIII. mendetik1510era iraun zuena.

Jatorria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XIII. mendeanKieveko Rusa desegin ondoren,Pskov hiria eta bere inguruko lurraldeak-Velikaia ibaia,Peipus aintzira etaNarva ibaian zehar-Novgorodeko Errepublikaren zati bihurtu zen. Bere eskubide autonomoei eutsi zion, aldiri independenteak eraikitzeko eskubidea barne (horietako zaharrenaIzborsk izanda). PskovekLivoniar Ordenaren aurkako borrokan zuen lidergoa zela eta, bere eragina nabarmen hedatu zen.Daumantas Pskovekoaren erregealdi luzeak (1266-99) eta, bereziki,Rakvereko guduan lortutako garaipenak (1268), Pskovi benetako independentzia ziurtatu zioten. Bolotovoko Itunean (1348),Novgorodekoboiardoek formalki independentzia onartu zuten, Pskovenposadnik izendatzeko eskubideari uko eginez. Hiria Novgoroden menpe mantendu zen soilik eliz kontuei zegokienez, 1589ra arte, Pskoven gotzaindegi berezi bat sortu zenean, Novgorodeko artzapezpikuek Pskoveko apezpiku titulua erabiltzeari utzi zioten, "Novgorod eta Velikije Lukiko artzapezpiku" izendatuz.

Barne-antolaketa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Pskoveko Errepublika ondo garatuta zegoen nekazaritzari, arrantzari, errementaritzari, bitxigintzari eta eraikuntzari dagokienez. Barne-ondasunen merkataritzak eta Novgorod eta Errusiako beste hiri batzuekin,eskualde baltikoarekin etamendebaldeko Europako hiriekin zuen merkataritzak Kieveko Ruseko artisautza eta merkataritza gune handienetako bat egin zuten. Novgorodek ez bezala, Pskovek ez zuen inoizlur-jabe feudal handirik izan, eta, beraz, lursailak Novgorodekoakbaino askoz txikiagoak eta sakabanatuagoak ziren.Pskoveko monasterio eta elizetako lurrak ere txikiagoak ziren. Pskoveko Errepublikan ematen ziren harreman sozialak Pskoveko estatutu judizialetan islatu ziren. Ekonomiaren berezitasunek, Novgorodekin zituen mendeetako loturek, mugako estatusak eta mehatxu militarrek errepublikarenvetxe sistemaren garapena ekarri zuten.

Knezek (printzeak) mendeko rola zuten. Vetxeakposadnik etasotskiak (сотский - hasieran, ehun etxe ordezkatzen zituen funtzionarioa) aukeratzen zituen, eta feudoen,posaden biztanleen,izborniken (изборник - funtzionario hautatuak) etasmerden (смерд - nekazariak) arteko harremanak arautzen zituen. Boiardo- kontseiluak eragin berezia zuen vetxearen erabakietan,Trinitatearen Katedralaren ondoan biltzen baitzen, eta bertan vetxearen artxiboa eta paper pribatu eta estatu-dokumentu garrantzitsuak ere gordetzen zituzten. Hautetsiak familia noble batzuen pribilegio bihurtu ziren. Pskoven historiako unerik dramatikoenetan, ordea,molodxije posadskie liudi (молодшие посадские люди - maila txikikoposadeko funtzionarioak) izeneko jendeak paper garrantzitsua jokatu zuen, eta batzuetan erabakigarria izan zen boiardoen etasmerd,molodxije etabolxije (goi mailako funtzionarioak) delakoen arteko borroka XIV. mendekoStrigolnikien heresian eta 1470 eta 1490 arteko hamarkadetako vetxeko eztabaidetan islatu zen, sarritan gatazka odoltsuetan amaitu baitziren.

Merkataritza eta ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Pskov, baita Novgorod ere, Errusia eta mendebaldeko Europaren arteko merkataritza gune garrantzitsua izan zen, jada XIII. menderako merkatarialemaniarrak Pskovieko Zapskovie eremuan zeuden etaHansa Ligakoak ere gune berean merkataritza postu bat izan zuen XVI. mendearen lehen erdialdean, 1562an sute baten ondorioz Zavelitxiera lekualdatu zena.[1] Pskoven bazkide nagusiakRiga,Reval etaDorpat ziren.[2] Livoniar Ordenarekin,Polonia-Lituaniarekin etaSuediarekin izandako gerrek merkataritza eteten zuten, baina, hala ere, XVII. mendera arte mantendu zen, hau da, suediar merkatariek nagusitasunezko posizioa lortu zuten arte.[3]

Kultura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Pskoveko elizek hainbat elementu bereizgarri zituzten:mentsuladun arkuak, eliza-atariak, kanpoko galeriak eta zvonnitsa-kanpandorreak. Elementu hauek Pskoveko igeltseroek sartu zituztenMoskovian, non eraikin ugari eraiki zituzten XV. eta XVI. mendeetan. Eraikin ez-erlijioso guztietatik, bizirik iraun duten bakarrak Pskov, Izborsk etaGdov hirietako gotorlekuak dira.

Pskov lurraldeko literatura Erdi Arokoerrusiar literaturaren zati integrala izan zen. XIII. mendeko kronikek, hasieran, interes lokaleko gaiak jorratzen zituen gehienbat. XV. menderako, kronikak zehatzagoak bihurtu ziren eta gertaerak deskribatzen hasi ziren Moskovian, Novgoroden,Lituanian etaUrrezko Hordan. Pskoven idatzitako lanik garrantzitsuenak hauek dira: "Daumantasen Historia", hirira iritsi zenekoa deskribatzen duena, bere bataioa eta ondorengo garaipenak, "Eufrosino Santuaren Bizitza" eta "Pamfil higumenoaren Diskurtsoa",Ivan Kupalaren erritualen lehen deskribapenetako bat jasotzen duena.[4]

Azken urteak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Moskurekiko loturak indartzea, garapen ekonomikoak eta kanpo politikako helburuek eraginda, Pskovek 1380anKulikovoko guduan parte hartu izanak etaZaldun Teutoien etaLivoniar Ordenaren aurkako borroka arrakastatsuak (berezikiNevako guduan etaPeipus aintzirako guduan) Pskoven independentzia desagertzea posible zen esparru bat ireki zuten. 1399tik aurrera, Pskov eta bere inguruko lurraldeak,Moskuko Dukerri Handiaren erregeorderri bihurtu zen, Moskuk izendaturiko bereknez namestnik (erregeordea) propioarekin.

1510ean,Vasili III.a Moskukoa printze handia Pskovera iritsi zen eta berebotxina bilakatu zuen, Pskoveko Errepublika eta bere eskubide autonomoak amaituz. Hiriko gobernari erakundea, Pskovekovetxea, desegin egin zuen eta hirurehun bat pskoviar familia aberats hiritik erbesteratu zituen. Lurrak Moskuko zerbitzu publikoen artean banatu zituzten. Ordutik, hiria eta inguruko lurrak errusiar estatu zentralizatuaren zati bezala garatzen jarraitu zuten, bere tradizio ekonomiko eta kultural batzuk mantenduz.

Pskoven erorketa Moskun kontatzen da "Pskoven hartzearen kontakizuna· (1510),Dmitri Mirskik laudatu zuena. "Errusia Zaharreko istorio labur politenetako bat bezala. Moskutarren iraunkortasun jasankorraren istorioa sinpletasun eta arte miresgarri batez kontatzen da. Iluntasun giro bat sartzen da kontakizun osoan: dena alferrik da, pskoviarrek egiten dutena egiten dutela, katu moskutarrak bere denbora hartuko du eta saguak nahi duenean eta nahi duen moduan jango du "

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)Casson, Mark. German Hansa V1 (The Rise of International Business). IberLibro, 105 or. ISBN9780415190732..
  2. (Errusieraz)Arakcheev, V. A.. (2004). Srednevekovyĭ Pskov: vlastʹ, obshchestvo, povsednevnai︠a︡ zhiznʹ v XV-XVII vekakh. Pskovskai︠a︡ obl. tip, 22-23 or. ISBN978-5-94542-107-3. OCLC.ocm59672017.
  3. Arakcheev, Vladimir Anatolyevich. (2012). Design Express LLC,.
  4. (Errusieraz)bibliopskov.ru.

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Pskoveko Kronikak, 1-2. lib. Mosku-Leningrad, 1941-55.
  • Масленникова Н. Н. "Присоединения Пскова к Русскому централизованному государству". Leningrad, 1955.
  • Валеров А.В. "Новгород и Псков: Очерки политической истории Северо-Западной Руси XI-XIV вв." Mosku: Aleteia, 2004.ISBN 5-89329-668-0.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Hansako Ligaren kideak zirkuluaren arabera
Hiri nagusiakmaiuskula txikitan.
Germaniako Erromatar Inperio Santuko Hiri Inperial Askeakletra etzanean.
Wendotar
Lübeck
Hansako Ligaren merkataritza-ibilbide nagusiak
Saxoi
Brunswick
Magdeburg
Berlin  • Bremen  • Erfurt  • Frankfurt Oder  • Goslar  • Mühlhausen  • Nordhausen
Baltikokoa
Danzig
(Gdańsk)
Westfaliar
Kolonia1
Dortmund1
Deventer  • Groningen  • Kampen  • Münster  • Osnabrück  • Soest

Kontore
Nagusia
Bryggen(Bergen)  • Hanzekantoor (Brujas  • Anberes2)  • Steelyard(Londres)  • Peterhof(Novgorod)
Bigarren mailakoa
Bishop's Lynn  • Falsterbo  • Ipswich  • Kaunas  • Malmö  • Polotsk  • Pskov
Beste hiriak
Bristol  • Boston  • Damme  • Leith  • Herford  • Hull  • Newcastle  • Stargard  • Yarmouth  • York
1Kolonia etaDortmund westfaliar zirkuluaren hiriburuak izan ziren, garaiaren arabera.
2Anberes nagusi bilakatu zen, behinBrujas,Zwingo ubidea zela eta, helezin bilakatu zenean.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Pskoveko_Errepublika&oldid=10254551"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp