Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Psikopatia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra:Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen.Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Psikopatia
Deskribapena
Espezialitateapsikologia
Identifikatzaileak

Psikopatia edonortasun psikopatikoa, nortasunaren nahasmenduantisoziala da, hau da, daukatengaixotasun mentalaren ondorioz, pertsona hauek ezin diragizarteak ezarritakoarau sozialetara egokitu, hala nola,legeak eta banakoeskubideak. Anestesiaafektiboa dute, beraz ezin duteerrurik sentitu etaemozio edoinpultsoen kontrola galarazten du.Jokabide horrek arazoak sor ditzakeharremanetan edolanean, eta askotandelituzkoak izaten dira.[1]

Ezaugarri nagusiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Nahasmendu psikologiko gehienekin alderatuz, psikopata bat definitzen duenjarrera zehatzik ez dago. Hala ere,ebidentzia zehatzak hartu daitezkelegalki norbait psikopatatzak hartzeko, baina ebidentziazientifikorik ez da ageri. Izan ere, 2004ean[2] egindako eta 2006an[3] berretsitako ikerketa baten bidez, adierazi zuen, pertsonak "psikopata edo ez psikopata" bezala hartzea edo ta, bi psikopatekpatologia eta ezaugarritze berdina izango dutela pentsatzea okerra dela.

Edonola ere, badaude psikopaten artean ohikoak diren jarrera jakin batzuk[1]:

  • Jarrera antisoziala
  • Enpatia eta ahaldura urriak
  • Izaera desinhibitua

Joera hau, izaeraren maila ezberdinetan etakonbinazio ezberdinetan eman daitekegizartean. Psikopatek jokabide-kode propioak sortzeko joera dute, eta, beraz, beren erregelamenduak haustean bakarrik sentitzen dute errua, eta ez kode sozial komunak haustean. Hala ere, pertsona horiek badute gizarte-usadioen berri, eta, beraz, haien portaera moldakorra da eta oharkabean igarotzen da pertsona gehienentzat. Dena den, terminoaren definizioa eraldatuz doa, izan ere, oraindik ikerketan murgildurik dagoen materia da eta erabilitako definizioak askotan konplementarioak edo kontraesankorrak izan litezke.[4][5]

Izaera psikopatak sorrarazi ditzaketen kausak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ez dago benetako ebidentziarik nortasun antisozialaren nahasmenduaren balizko kausei buruz; hala ere, uste da faktore genetikoek eta ingurumenekoek, hala nola haurren tratu txarrak edo abusuak, lagundu egiten dutela haren garapenean. Hala nola, guraso antisozialak edo alkoholikoak dituztenek arrisku handiagoa dute. Espetxeek asko laguntzen dute eragin hori pertsonengan garatzen eta haurtzaroan animaliei tratu txarrak emateko ohitura duten pertsonak nortasun antisozialaren garapenarekin lotuta

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. ab (Ingelesez)Skeem, Jennifer L.; Polaschek, Devon L. L.; Patrick, Christopher J.; Lilienfeld, Scott O.. (2011-12-01). «Psychopathic Personality: Bridging the Gap Between Scientific Evidence and Public Policy» Psychological Science in the Public Interest 12 (3): 95–162.  doi:10.1177/1529100611426706. ISSN1529-1006. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  2. Marcus, David K.; John, Siji L.; Edens, John F.. (2004-11). «A taxometric analysis of psychopathic personality» Journal of Abnormal Psychology 113 (4): 626–635.  doi:10.1037/0021-843X.113.4.626. ISSN0021-843X. PMID15535794. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  3. Edens, John F.; Marcus, David K.; Lilienfeld, Scott O.; Poythress, Norman G.. (2006-02). «Psychopathic, not psychopath: taxometric evidence for the dimensional structure of psychopathy» Journal of Abnormal Psychology 115 (1): 131–144.  doi:10.1037/0021-843X.115.1.131. ISSN0021-843X. PMID16492104. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  4. Marietán, Dr. Hugo. (1999). Descriptor de los rasgos psicopáticos..
  5. Fromm, Erich. (1986). El corazón del hombre : su potencia para el bien y para el mal. Fondo de Cultura Económica ISBN968-16-0334-6. PMC27029950. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Psikopatia&oldid=9602118"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp