Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Prusia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Prusia
Preußen
1525 – 1947
Monarkia(1918 arte),errepublika
Prusiako bandera

Prusiako armarria

Goiburua
Suum cuique
(Bakoitzari berea)
Prusiako Erresumaren lurraldeak, urdinez,Alemaniar Inperioan (1871 – 1918).
Geografia
HiriburuaKönigsberg, geroBerlin
Biztanleria10.349.000 (1816)
41.915.040 (1939)
Kultura
Hizkuntza(k)alemana
Erlijioaprotestantea, erromatar katolikoa
Historia
Prusiako dukerriaren sorrera1525
Prusiako Erresumaren sorrera1701
Prusiako Estatu Askearen sorrera1918
Ezeztatzea (De iure)1947

Prusia (alemanez:Preuße;latinez:Borussia,Prutenia;letonieraz:Prūsija;lituanieraz:Prūsija;polonieraz:Prusy;antzinako prusieraz:Prūsa)Erdialdeko etaEkialdeko Europakoestatu bat izan zen,1525ean sortua etaBigarren Mundu Gerraren amaieran (1947) desegina. Eragin handia izan zuenAlemaniako etaEuropako historian. HasieranKönigsberg izan zuen hiriburu, eta geroBerlin.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Antzinako prusiarrakBaltiko itsaso ondoan bizi ziren,Oder etaNiemen ibaien artean. Baltikoko herrietako hizkuntza bat hitz egiten zuten,prusiera zaharra deritzana.XIII. mendeangermaniarrek (Ordena Teutonikoak) prusiarrak kristautu eta menderatu zituzten. Aitonen seme germaniarrek gazteluak eraiki zituzten Prusian eta nekazari germaniar asko iritsi ziren lurra lantzera.XIV. menderako, Prusiako biztanle gehienekalemanez hitz egiten zuten, antzinako prusiar hizkuntzakXVII. mendea arte iraun bazuen ere.

1525ean, PrusiaHohenzollern familiaren mendeko dukerri bilakatu zen;1618an, Hohenzollern-Brandenburg etxea iritsi zen aginpidera;Brandenburgoko margraverria etaPrusiako dukerria batzean Europako lurralde indartsuenetako bat eratu zen:Brandeburgo-Prusia.Frederiko Gilen Handiak (1640-1688) Prusiako gudaroste ahaltsua eratu zuen;Frederiko I.a (1688-1713)Prusiako errege izendatu zuten.Frederiko II.ak (1740-1786)Silesia etaPoloniako mendebaldeko lurraldeak bereganatu zituen, eta Prusia Europako botere nagusietakoa bilakatu zen.

1807an,Napoleonen kontrako borroken ondoren, Prusiak lurralde batzuk galdu zituen, baina1815ekoVienako Batzarrean horietako asko berreskuratu zituen. Handik aurrera, Austriarekin lehian egon zen germaniar elkartearen buru nor izango.1871n,Otto von Bismarck kantzilerrari esker,Bigarren Reicheko lurralde nagusia bihurtu zen politika, ekonomia eta populazioari zegokienez.

Lehen Mundu Gerra bukatu zenean,Hohenzollern dinastiaren amaierarekin batera,Silesia, Posen,Mendebaldeko Prusia,Danzig, Memel,Schleswigeko iparraldea,Belgikako mugako lurraldeak etaSarre eskualdea galduta, Prusia inoiz izandako lurralderik txikienera mugatua zegoen, eta, egoera ahul horretan,Weimarko Errepublikakoland bihurtu zen (Prusiako Estatu Askea).1933an,Hitlerrek Prusiako konstituzioa eta hango legeak indargabetu zituen.Bigarren Mundu Gerraren amaieran Alemania aliatuen mende geratu zen eta, horrenbestez, Prusiari geratzen zitzaizkion lurralde urriak ere bai; izan ere,Sobietar Batasunak hartu zuen ipar-ekialdeko Prusia eta Poloniak, berriz, Prusiako ekialdeko zenbait lurralde.

Gaur egun

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Prusia lurraldetzat desegin zenetik,Prusia izena historian, kulturan edo geografian baino ez da erabili. Esaterako,etikaren arloan,prusiar bertuteak aipatzen dira:Prusiako Erresumari lotutakobertuteak dira; bereziki, erresuma historiko horrenmilitarismoa eta prusiar armadaren kode etikoa, baina baitaburges balioak (nagusikikalbinismoaren eragina jaso dutenak).[1]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)Hughes, Michael. (1992). Early modern Germany, 1477-1806. University of Pennsylvania Press ISBN0-8122-3182-1. PMC24870679. (kontsulta data: 2021-06-03).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Prusia&oldid=10294700"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp