Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Protisto

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Protisto
neoproterozoiko-Gaur egun
Sailkapen zientifikoa
SuperdomeinuaBiota
GoierreinuaEukaryota
ErreinuaProtista etaProtista
Haeckel, 1866
Azpibanaketa

Protistoak (Protoctista edoprotoktista ere deituak)animaliak,landareak edoonddoak ez diren gainontzeko organismoeukariotoei deritze,autotrofo zeinheterotrofo izan daitezkeenak. Protistoek,algek etaornogabeek bezala, taldeparafiletikoa osatzen dute, hau da, arbaso urrun batetik eratorritako talde guztiak biltzen ez dituen bizidunen multzoa[1][2].

Protisto ezberdinak.

Eukarioto zelulabakar gehienak protistoak dira[3]

Ezaugarri orokorrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Protistoek zenbait ezaugarri komun dituzte:

Taxonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bizidun guztiak hiru domeinutan sailkatzen dira egun:Arkeobakterioak,Bakterioak (Eubakterioak ere deituak) etaEukariotoak. Lehenengo biekProkariota eremua osatzen dute[4].

Bizidunen sailkatzeko beste modu bat erreinuetan sailkatzea da. Kasu honetan, bizidun guztiak bost erreinutan bereizten dira:

  • Protistoak: onddoak, animaliak eta landareak ez diren eukariotoak.
  • Onddoak: Eukariotoen beste talde bat,ehunik gabekoak eta heterotrofoak

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Robert Whittaker-ek proposatutako bosterreinuensailkapen ezagunaren arabera, protistoek Protista erreinua osatzen dute, ehun espezializatuak osatzen ez dituzten bizidun zelulabakarrez zein koloniarrez eratua.Taxoi hauek bizi-ziklo, maila trofiko, lokomozio-mekanismo zein zelula-egitura ezberdinak izan ditzakete[5][6].

Lynn Margulis-en sailkapen-sisteman, protistoak organismomikroskopikoak dira. Bestalde,Protoctista terminoa eukarioto zelulanitz batzuk (alga gorriak,laminarioak zeinlizun muzilaginotsuak)[7] barne hartzen dituen erreinu biologiko bati aplikatzen zaio. Beste batzuek, protisto terminoa era zabalago batean erabiltzen dute, eukarioto mikrobiarrak zein beste sailkapenetan sartzen ez diren organismo makroskopikoak barne hartzen dituena.

Protistoen ikerketaren aitzindarien arteanLeeuwenhoek,Müller,Ehrenberg etaDujardin daude[8].

1866. urtean,Ernst Haeckel-ek proposatutako hiru erreinuen sistemaren arabera, "Protista" terminoak organismo sinpleenei edota bakunenei egiten zien erreferentzia, horien arteanmikroorganismo eta bizidun zelulabakar guztiak egonda[9][10]. Are gehiago, momentu horretan prokarioto guztiak (gaur egun bakterio etaArkeobakterioetan banatzen ditugunak)Moneres filumaren barruan sartzen ziren. Haeckel bera izan zen lehena organismo zelulabakarrak eta zelulanitzak bereizten, eta hainbatetan zuzenketak egin zituen; esaterako, belakiak protistoen erreinutik animalienera igaro zituen eta onddoak landareetatik protistoetara, besteak beste.

Sei erreinu nagusien sailkapen filogenetikoaren zuhaitza.

Sailkapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Taxonomista batzuek ez dute protistoen taldea taxoitzat hartzen. Definizio berrienetako baten arabera: "Protisto da, animalia,landare edo onddo ez den edozein eukarioto". Definizio horren bidez ordea, hainbat talde zelulabakar sailkapenik gabe geratzen dira, baitaMyxozoa bezalakoizaki zelulanitzak.

Beste batzuen ustetan, protistoak ezaugarri funtzional eta biologikoen arabera sailkatu behar dira.

Protistoen taxonomiak aldatzen jarraitzen du oraindik ere, eta sailkapen berriek taldemonofiletiko berriak aurkezten dituzte ezaugarri morfologiko (gehien bat ultraestrukturala) etaDNAren informazioa zein biokimikoa (kemotaxonomia)[11][12]erabiliz. Oraindik ere, eta nahiz eta datu hauek lortu, badaude bat ez etortze handiak ikerketa molekular eta morfologikoen artean.

Gaur egungotaxonomiak protistoak erreinu berezi bezala jotzen ez baditu ere, goian aipatu dugun bost erreinuren sailkapena oso praktikoa da, eta helburu didaktikoekin erabiltzen da oraindik usu hainbat testuliburutan[13]

Protistoak taldeparafiletiko bat direnez, sistema berriek gehienetan erreinu hau abandonatu edo banatu egiten dute, protistoak eukariotoen lerroebolutibo ezberdintzat hartuz. Eskema nerri batzuek ez dituzte taxoi formalak aintzat hartzen[14], eta aldiz, protisto multzoak filogenetikoki erlazionaturikokladotzat tratatzen dute. Honen bidez uste da klasifikazioa eguneratzea errazagoa izango dela etorkizunari begira.

Gaur egun, talde hauek ezagutzen dira protistoen barruan, kladotzat sailkatuak:

Parameciumaurelia,Ciliophora filumeko adibiderik ohikoenetarikoa.
  • Stramenopiles (=Heterokonta): Mota askotako algak daude talde honetan,planktona osatzen dutendiatomea unizelularretatik ur azpiko basoak era ditzaketenalga arre plurizelularretara.Oomizetoak ere bertan sailkatuak izan dira,hau da,lizunen antza duten kloroplastorik gabekobizkarroi etasaprofitoak. Heterokonta izenak flageloen forma ezberdinei egiten die erreferentzia. Klado honek, hurrengo biekin batera SAR (Stramenopiles,Alveolata etaRhizaria)[15] supertaldea eratzen du; uste da alga gorri batekin endosinbiosia egiterakoan lortu zituztela kloroplastoak, nahiz eta talderen batek jadanik galdu dituen.Cavalier-Smith-ek[16] klasifikazio ezberdin bat proposatu zuen, non SAR supertaldea Chromisten barruan sailkatzen zen.
  • Alveolata: Organismo kloroplastodun zein kloroplastorik gabekoak aurki daitzeke. Lehenengoen arteandinoflagelatuak daude, esaterako. Kloroplasto gabeen arteanApicomplexa (antzinakoesporozoo gehienak) parasitoak etaCiliophora ziliatuak daude. Taldearen izenaalbeolo kortikalen presentziatik dator,zelula mintza euskarri duten besikulak. Batzuetan, armadura antzeko plakak era ditzakete, adibidez dinoflagelatuetan.
  • Diatomea, fitoplanktonen osagai tipikoa
    Diatomea,fitoplanktonen osagai tipikoa
  • Dinoflagelatua, fitoplanktonaren beste osagai bat
    Dinoflagelatua, fitoplanktonaren beste osagai bat
  • Rhizaria: organismoameboide eta flagelatu dibertsoak barneratzen dituen taldea da. Ameboideen artean, lehenago errizopodoen taldean sailkaturik zeudenerradiolario edoforaminiferoak daude, baitaCercozoa barruan klasifikaturiko ameba, kloroplastodun flagelatu edo lizun mukilaginotsu batzuk ere.
  • Excavata: garai batean flagelatu gisa sailkatzen ziren protista ugari biltzen ditu talde honek. Elikatzekoildaska bentral bat erabiltzen dute, eta heterotrofo zein autotrofoak izan daitezke. Autotrofoei dagokienez, uste da kloroplastoak lortu zituztela alga berde batek endosinbiosia haiekin egin ondoren. Klado honen sailkapena zaila da, etaMetamonda,Euglenozoa etaPercolozoa taldeez osatuta dago. Gehienak flagelodunak dira eta taldean giza parasito garrantzitsu batzuk daude.
  • Amebozoa: protisto ameboide asko eta lizun mukoso gehienak sailkatzen dira bertan. Halere,pseudopodoen presentzia ez da klado honetakoa soilik, garai batean horrela uste bazen ere. Talde honetako kide batzuk nukleoanitzak dira, eta beste batzuekplasmodioak eratzen dituzte (mixomizetoak) edota zelulaniztasunerako eredu izan daitezkeen multzoak (diktiostalidoak).
  • Opisthokonta: ikerketa molekularretan oinarriturik,Choanozoan taldekaturiko hainbat protistok osatzen dute talde hau.Animalia etaFungi erreinu plurizelularretako iturburua dela uste da, izan ere, hiru talde hauekflagelo opistokontoak (zelulan higiduraren aurkako norabidean kokatutako flageloa,espermatozoideetan daudenaren antzekoa) dituzte.

Beste sailkapen batek, balore taxonomikoa ez duenak baina bai balore praktikoak, protoktistak hiru talde hauetan bereizten ditu:protozooak, onddo-izaerako protoktistak, etaalgak.

Protozooak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Protozooak organismo zelulabakarrak, mikroskopikoak etazelula hormarik gabeak dira. Batzuk babes-oskol batekin inguratuta daude. Denakheterotrofoak dira. Batzuk aske bizi dira (ur gezatan eta gazietan edo lur hezeetan), eta beste batzuk animalien eta landareen parasitoak edo sinbionteak dira.

Protozooen filum nagusiak hauek dira: flagelatuak (Mastigophora), errizopodoak (Rhizopoda), ziliatuak (Ciliophora), eta esporozooak (Sporozoa).

Flagelatuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Flagelatuek edoMastigophorak flagelo bat edo gehiago erabiltzen dituzte lokomoziorako. Ugalketa asexuala erdibitzearen bidez ematen da. Batzuk parasitoak dira eta beste batzuk aske bizi dira.

Adibide batzuk:Trypanosoma,Leishmania etaGiardia.

Errizopodoak edo sarkodinoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Errizopodoek edo sarkodinoekpseudopodoak sortzen dituzte leku batetik bestera mugitzeko eta elikagaiak harrapatzeko. Asexualki ugaltzen dira banaketa bitar edo anizkoitzaren bidez. Batzuk parasitoak dira eta beste batzuk aske bizi dira. Adibide batzuk:amebak etaerradiolarioak (oskol silizedunarekin).

Ziliatuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ziliatuakzilioez baliatzen dira leku batetik bestera mugitzeko eta elikagaiak harrapatzeko. Zitostoma izeneko zulo bat (ahoaren funtzioak betetzen ditu) eta bi nukleo (makronukleoa eta mikronukleoa) dituzte. Gehienak aske bizi dira, eta sexu gabeko edo sexu bidezko (konjugazio bidez) ugalketa dute. Adibide batzuk:Paramecium etaVorticella.

Esporozooak edo apikonplexuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Esporozooek edo apikonplexuek ez dute lokomoziorako egiturarik. Denak parasitoak dira eta ziklo biologiko konplexuak dituzte (sexurik gabeko eta sexu bidezko ugalketa dute); are gehiago,ostalari batean baino gehiagotan garatzen dira. Adibide batzuk:Plasmodium etaToxoplasma.

Onddo-izaerako protoktistak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Talde horretan, onddoak ez diren eta horiekin antzekotasunak dituzten izaki heterotrofoak biltzen dira. Bi talde hauek nabarmentzen dira: Mixomizetoak eta oomizeteak.

Mixomizetoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Mixomizetoak, edo lizun lirdingatsuak, organismo zelulabakarrak eta mugikorrak dira, forma ameboidea dutenak,zelula hormarik gabeak, eta hainbat nukleo dituzte barnean (plasmodio erako zelula-antolakuntza). Saprofitoak dira eta uretan, zoru hezeetan edo usteltze-prozesuan dauden enborretan bizi dira. Adibide batzuk:Licea, Physarum polycephalum edoDidymium.

Oomizeteak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Oomizeteak mizelio izeneko gorputz-egitura dute, filamentu multzoez edo hifez (nukleo anitzeko zelula erraldoiak) osatua. Onddoen egituraren antzekoa da, baina oomizeteen kasuan zelula hormekzelulosa dute, eta ezkitina. Saprofitoak eta landare eta animalien parasitoak daude; adibidez:Phytophtora (landareena),Saprolegnia (arrainena),Plasmopara (mahatsondoaren mildiua); etab.

Algak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Talde horretan protoktista fotoautotrofoak biltzen dira, eta ingurune urtarretan bakarrik bizi daitezke.

Alga batzuk zelulabakarrak eta mikroskopikoak dira (kasu batzuetan harizpizko koloniak osatzen dituzte), eta beste batzuk, zelulanitzak eta makroskopikoak dira eta talo (ehunik gabea) motako gorputz-antolakuntza dute. Zelulek zelulosazko paretak izan ohi dituzte, eta, kasu guztietan, kloroplastoak dituzte, argia xurgatzen duten pigmentuekin, hala nola berde-kolorekoklorofilarekin edo laranja-kolorekokarotenoideekin, edota bestelako pigmentuekin. Pigmentuon proportzioaren arabera, koloreztatze bereizgarria dute. Halaber, zenbaituhin-luzerako argia xurgatzeko aukera ematen diete, eta horrek sakonera ezberdinetan bizitzeko aukera ematen die.

Gehienak urtarrak dira, nahiz eta ingurune hezeetan bizi diren lehorreko algak ere egon. Zelulabakarrek uretan flotatzen dute (fitoplanktona) edo sinbiosi-elkarteak sortzen dituzte onddoekin (likenak) edoornogabeekin (koralak, anemonak, etab.). Zelulanitzak, aldiz, substratuan finkatzen dira edo airez betetako poltsa batzuetan flotatzen dute.

Sexurik gabe eta sexu bidez ugal daitezke; zelulanitzek, normalean, bi ugalketa motak txandakatzen dituzte, ziklo biologiko konplexuen barnean.

Alga-filum nagusiak hauek dira: euglenofitoak, bazilariofitoak, klorofitoak, gametofitoak, feofitoak, eta errodofitoak.

Euglenofitoak (euglenak)

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Euglenofitoak, edoeuglenak, organismo zelulaniztun flagelodunak dira, eta ez dute zelula hormarik. Denak ur geza geldituetan bizi dira. Klorofila eta karotenoideoak dituzte.

Bazilariofitoak (diatomeoak)

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bazilariofitoak paretarik gabeko organismo zelulabakarrak dira. Silizezko oskol batez inguratuta daude, eta oskola bi kuskuz osatuta dago. Klorofila, karotenoideoak eta beste pigmentu batzuk dituzte. Itsasoko eta ur gezakoplanktonaren osagai nagusiak dira.

Gamofitoak edo alga konjugatuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gamofitoak ur gezako organismo zelulabakarrak dira, eta kolore berde bizia dute. Normalean, harizpi-formak dituzte.

Gamofitoen adibide batzuk:Spirogyra etaZygnema.

Klorofitoak (alga berdeak)

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Klorofitoak organismo zelulabakarrak edo zelulanitzak izan daitezke. Denek zelula horma eta kolore berde bizia dute. Koloreak, funtsean, kloroplastoetan klorofila dutela adierazten du. Alga berdeak ur gezan nahiz gazian bizi dira.

Batzuk zelulabakarrak dira, hala nolaChlorella,Chlamydomonas,Acetabularia mediterranea edoVolvox. Eta, zelulanitzen artean,Ulva edo itsas uraza dugu.

Feofitoak (alga arreak)

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Feofitoak algak dira eta ia guztiak itsasoan daude. Zelulaniztunak dira, talo erako egiturekin, eta errodofitoekin batera, protoktista guztien egitura-mailarik konplexuena dute.

Zelula horma algina izeneko konposatu batez eta zelulosaz osatuta dute. Oliba-kolore arrea dute, klorofilaz gain, horren gainetik nagusitzen diren beste pigmentu batzuk dituztelako.

Alga horietako batzuk Espainiako kostaldeetan aurki ditzakegu; adibidez:Fucus etaLaminaria generoetako espezieak.

Errodofitoak (alga gorriak)

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

la errodofito guztiak itsasoan bizi dira, eta zelulanitak dira. Paretaren osagaiakagar-agar, zelulosa eta karbonatoak dira. Gorri-kolorekoak dira, klorofilaz gain, horren gainetik nagusitzen diren beste pigmentu batzuk dituztelako.

Talde horretako algen adibide batzuk:Gelidium,Pterocladia etaGracilaria.

Kneallhazia solenopsae, bi su-inurri espezieren patogenoa izateagatik jakina denmikrosporidioa.

Metabolismoa, bizi-estrategiak eta jokaera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Protistoen elikadura espeziearen arabera aldatzen da. Alga eukariotikoak, esaterako, autotrofoak dira, baina izaki askokbizi-estrategia honi jarraitzeko beharrezkoak direnpigmentu asko galdu dituzte. Beraz, heterotrofikoki bizi dira eta, zehatzago,fagotrofia,osmotrofia,saprotrofia edotaparasitismozko bizi-estrategiak garatu izan dituzte. Beste batzukmixotrofoak dira; hau da, Autotrofoak eta heterotrofoak, egoeraren arabera, izan daitezke. Protisto batzuek, kloroplastoak/mitokondrioak galdu edo ez dituztenak, harreman endosinbiotikoak ezartzen dituzte zenbaitbakterio eta algarekin. Bizitza askeko protistoek ura dagoen ia edozein ingurune kolonizatu dute, eta ekoizle primarioak diraekosisteman, itsastarretan gehienbat, planktonaren osagai nagusia direlarik[17].

Protistoak animalia, landare eta beste protistoen parasitoak ere izan daitezke[18]. Animalia-, landare- edo giza-patogenoak izan daitezke.Patogeno hauekostalari eukariotikoarekin hainbat bide-metaboliko partekatzen dituzte, eta honek dezente zailtzen du sendagai eraginkor baten lorpena. Izan ere, farmakoak bi bizidunek elkarbanatzen duten bidezidor metabolikoan eragiten badu, bizkarroia mintzeaz aparte, bere ostalari den animalia/landareari ere min egingo dio, ziur aski.

Ikerlari batzuekKneallhazia solenopseae espezieko protisto patogenoak erabili dituzte su-inurriaren (Solenopsis invicta) izurriteen aurkako tratamendu gisa,Phoridae familiako euliakbektoretzat baliatuz, azken hauekmikrosporidioen partetik erasorik jasan gabe.

Ugalketa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Protisto batzuk sexualki ugaltzen diragametoen bidez, eta beste batzuk asexualkifisio binario bidez[19]. Espezie batzuek,Plasmodium falciparium-ek esaterako,bizi-ziklo oso konplexuak dituzte, organismoaren forma ugari agertzen direlarik.

Plasmodium falciparium giza odoletan. Gizakia infektatzen duenPlasmodium generoko espezieetako bat da,malaria gaixotasuna sorraraziz.

Ez dago argi ugalketa sexualak nolako eragina duen hartu-eman genetikoanPlasmodium espezie ezberdinen artean, eta protisto parasitiko populazio gehienakklonalak direla uste da, zeintzuetan ez dengene elkartrukea gertatzen.

Eukariotoak duela 1.5 bilioi urte agertu zirela uste da, eta goiztiarrenak protistoak ziren. Antzinako eukariotoetan ugalketa sexuala ugaria bazen ere, ez da uste ugalketa mota hau oso ezaugarri garrantzitsua zenik. Honen arrazoia zera da: ugalketa sexuala ez zen protistopatogeniko batzuetan agertzen, zeintzuen arbasoak goiz banatu ziren eukariotoen adar taxonomikotik.

Hala ere, ikusi da aipaturiko protisto hauetako askok dutela orainmeiosia garatzeko ahalmena. Adibidez,Giardia lamblia parasitoa[20], ustez arbasoasexualetatik zetorren harrapakaria dela uste zen. Orain dela gutxi ikusi da hori ez dela horrela, ikusi baitaG.lamblia-kgene batzuk dituela meiosiarekin loturik.

Emaitzek iradokitzen duteG.lamblia gai dela meiosia burutzeko eta, hortaz, sexualki ugaltzeko.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)Whittaker, R. H.. (1969-01-10). «New Concepts of Kingdoms of Organisms» Science 163 (3863): 150–160.  doi:10.1126/science.163.3863.150. ISSN0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  2. Douglas, Yellowlees. (2016). «Top-Down Research, Generalists, and Google Scholar: Does Google Scholar Facilitate Breakthrough Research?» OALib 03 (05): 1–8.  doi:10.4236/oalib.1102629. ISSN2333-9721. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  3. Sandra L. BaldaufAn overview of the phylogeny and diversity of eukaryotes Journal of Systematics and Evolution (2008)
  4. Woese, C., Kandler, O., Wheelis, M. (1990) [https://web.archive.org/web/20080627233102/http://www.pnas.org/cgi/reprint/87/12/4576 Towards a natural system of organisms: Proposal for the domainsArchaea, Bacteria, and Eucarya] Proc. Nati. Acad. Sci. USA Vol.87, pp 4576-4579, 1990eko ekaina
  5. (Ingelesez)Simonite, Tom. (2005-11). «Protists push animals aside in rule revamp» Nature 438 (7064): 8–8.  doi:10.1038/438008b. ISSN0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  6. Benton, M. J. (Michael J.). (2009). Introduction to paleobiology and the fossil record. Wiley-Blackwell ISBN978-1-4051-8646-9. PMC213775572. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  7. Margulis, Lynn, 1938-2011.. (2009). Kingdoms & domains : an illustrated guide to the phyla of life on Earth. (New ed., [4th ed.]. argitaraldia) Academic Press/Elsevier ISBN978-0-12-373621-5. PMC370435342. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  8. Théodoridès, Jean. (1972). «Etat des connaissances sur la structure des Protozoaires avant la formulation de la Théorie cellulaire.» Revue d'histoire des sciences 25 (1): 27–44.  doi:10.3406/rhs.1972.3263. ISSN0151-4105. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  9. (Ingelesez)Rothschild, Lynn J.. (1989). «Protozoa, protista, protoctista: What's in a name?» Journal of the History of Biology 22 (2): 277–305.  doi:10.1007/BF00139515. ISSN0022-5010. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  10. Sirks, M. J.. (1960-12). «Haeckel in 1866On the Roles of Plasms and Nucleus» Genetica 31 (1): 240–240.  doi:10.1007/bf01984433. ISSN0016-6707. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  11. Ragan, Mark A.. (1978). A biochemical phylogeny of the protists. Academic Press ISBN978-0-323-15561-8. PMC610107070. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  12. Stewart, W. D. P. (William Duncan Patterson), 1935-. Algal physiology and biochemistry. ISBN0-520-02410-9. PMC1127115. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  13. Simonite T. «Protists push animals aside in rule revamp». Nature, 438, 7064, 2005eko Azaroan, 8–9 orr.PMID16267517
  14. Adl, Sina M.; Simpson, Alastair G. B.; Farmer, Mark A.; Andersen, Robert A.; Anderson, O. Roger; Barta, John R.; Bowser, Samuel S.; Brugerolle, Guy et al.. (2005-09). «The new higher level classification of eukaryotes with emphasis on the taxonomy of protists» The Journal of Eukaryotic Microbiology 52 (5): 399–451.  doi:10.1111/j.1550-7408.2005.00053.x. ISSN1066-5234. PMID16248873. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  15. Adl, Sina M.; Simpson, Alastair G. B.; Lane, Christopher E.; Lukeš, Julius; Bass, David; Bowser, Samuel S.; Brown, Matthew W.; Burki, Fabien et al.. (2012-09). «The Revised Classification of Eukaryotes» Journal of Eukaryotic Microbiology 59 (5): 429–514.  doi:10.1111/j.1550-7408.2012.00644.x. ISSN1066-5234. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  16. Ruggiero, Michael A.; Gordon, Dennis P.; Orrell, Thomas M.; Bailly, Nicolas; Bourgoin, Thierry; Brusca, Richard C.; Cavalier-Smith, Thomas; Guiry, Michael D. et al.. (2015-06-11). «Correction: A Higher Level Classification of All Living Organisms» PLOS ONE 10 (6): e0130114.  doi:10.1371/journal.pone.0130114. ISSN1932-6203. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  17. Bar-On, Yinon M.; Phillips, Rob; Milo, Ron. (06 19, 2018). «The biomass distribution on Earth» Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America 115 (25): 6506–6511.  doi:10.1073/pnas.1711842115. ISSN1091-6490. PMID29784790. PMC6016768. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  18. Caspers, H.. (1981). «Diseases of Marine Animals. Editor Otto Kinne. Volume I. General Aspects, Protozoa to Gastropoda. — 460 pp. Chichester - New York - Brisbane - Toronto: John Wiley & Sons 1980, ISBN 0 471 99584 3. £ 25.00» Internationale Revue der gesamten Hydrobiologie und Hydrographie 66 (2): 263–263.  doi:10.1002/iroh.19810660208. ISSN0020-9309. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  19. d’Ambrosio, Ugo; Dolan, Michael; Wier, Andrew M.; Margulis, Lynn. (1999-10). «Devescovinid trichomonad with axostyle-based rotary motor (“Rubberneckia”): Taxonomic assignment as Caduceia versatilis sp. nov.» European Journal of Protistology 35 (3): 327–337.  doi:10.1016/s0932-4739(99)80011-x. ISSN0932-4739. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  20. Ramesh, Marilee A.; Malik, Shehre-Banoo; Logsdon, John M.. (2005-01-26). «A phylogenomic inventory of meiotic genes; evidence for sex in Giardia and an early eukaryotic origin of meiosis» Current biology: CB 15 (2): 185–191.  doi:10.1016/j.cub.2005.01.003. ISSN0960-9822. PMID15668177. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Bizidunen erreinuak

MoneroakProtistoakOnddoak (Fungi)LandareakAnimaliak

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Protisto&oldid=10212808"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp