Eoi Proterozoikoa lurrarengarai geologiko bat izan zen. Duela 2500 milioi urte hasi eta 1958 milioi urte iraun zuen, hau da, duela 542 milioi urte arte.Eoi Proterozoikoa amaitzeanEoi Fanerozoikoa hasten da. Garai hauetan,Lurrak lehenglaziazioak eduki zituen, hainbatestromatolito garai hauetakoak dira, orokorrean lehen bizidunek garapen handia egin zuten Eoi honen amaieran zehar.
Proteroziokoaren amaieran, duela 550 milioi urte, kontinenteen egoera.
Proterozoikoko arrastro geologikoak,Eoi Arkearrekoak baino onagoak dira. Garai honen hasieran,kontinenteak osatuak zeudenLurreko lurrazala bezala. Eoi honetan zehar Lurrak hainbat aldaketa garrantzitsu izan zituen, horren adibide, oxigenoaren presioaren igoera handia planetarenatmosferan.
Garai hauetan,kontinenteak osatzeaz gain, lehen bizi formaEukariotak agertu ziren. Bizidun hauek, zehazkialga urdinek (Zianobakterioek) oraindik ere gehiago handitu zuten atmosferako oxigeno kantitatea, alga mota gehiago agertzea eraginez, milioi bat urte beranduago. Hainbatestromatolito ere garai hauetan eratu ziren, dudarik gabe planetarenboisferan eragina izan zuten.
Proterozoikoko azkenperiodoan,garai Ediakarikoan, gorputz biguineko organismoek eboluzio handia jasaten dute.