1858 eta 1859 artean, Procter&Gamblek 80 langile inguru zituen eta 1880ko hamarkadan, 'Ivory' xaboia kaleratu zuen, uretan flotatzen zuen produktu merkea.Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean (1861-1865), konpainiak kontratuak lortu zituenBatasuneko Armadarixaboiak etakandelak emateko, eta horrekin esperientzia areagotu eta bere produktuak herrialde osora zabaldu zituen.
EnpresaEstatu Batuetako beste leku batzuetanfabrikak eraikitzen hasi zen, produktuen eskariakCincinnatiko instalazioen gaitasuna gainditu zuelako. Konpainiako liderrak beren produktuak dibertsifikatzen hasi ziren, eta ondorioz 1911n 'Crisco' ekoitzi zuen,olio begetalez egindako elikagai-koipea. 1920ko eta 1930eko hamarkadetanirratia ezagunagoa egin zenez, konpainiak hainbatirratsaio babestu zituen.
2011ko apirilean, Procter&GambelekEuropako Batzordearen 211.2 milioiko isuna jaso zuenUnilever etaHenkelekin prezioen ezarpena hitzartzeagatik. Isuna hasieran altuagoa izan zen arren, % 10ekobeherapena izan zuen hitzarmen hori aitortzeagatik.[7]
1980. urtean, gaixotasun honen 814 kasu egon ziren, zeintzuen artean 38 hildako egon ziren. Kaltetu gehienek Procter&Gambleren “Rely” tanpoia erabiltzen zuten.[8]Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Zentroak (CDC) txosten bat egin zuen egoera hau salatuz, eta Procter&Gamblek bere borondatez erretiratu zuen produktua eta kontsumitzaileei ohartarazteko kanpaina bat martxan jarri zuen.[9]
1999ko ekainaren 30ean, P&Gk iragarri zuen bereelikagaiak etasendagaiak probatzeko animalien erabilpena murriztuko zutela, eta enpresak 275 milioidolar baino gehiago inbertitu zituen saiakuntza alternatiboen garapenean.[10][11]
Honekin lotuta, P&Gk kritika gogorrak jaso dituPETA animalien defentsarako taldearen aldetik, beren produktuen probak animalietan egiteagatik.[12]
Procter&Gamble 2002an ere salatu zuten bere iragarkietan kontsumitzaileei informazio faltsua emateagatik, “Prilosec” botilakurdaileko azidotasuna senda zezakeela esaten baitzuten.[13][14]
2007ko urrian,Georgiako Estatuan demanda kolektibo bat aurkeztu zen, zeinetan esaten zen “Crest Pro-Health” aho-irakuzketaren erabiltzaile askok, osagai aktiboacetilpiridino klorurua izanik, hortzak zikin zituztela eta dastamenaren zentzua galdu zutela. Procter&Gamble-ren arabera, bigarren mailako ondorio horiek erabiltzaileen % 3ean baino ez ziren gertatzen. Azkenean, Procter&Gamblek produktuaren ontzikian bigarren mailako ondorio horietaz ohartarazi zuen.[15]
2004an,Venezuelako2001 egunkariaren zutabe batean,Crest hortz-kremakahoko minbizia eragiten zuela esaten zen. Enpresarik informazio hori ezeztatu zuen arren, produktu horren salmentak nabarmen jaitsi ziren.
P&Gko logo zaharrak, 1851. urtean sortuak,Ohio ibaiko langileak irudikatzen zituen, eta, aurrerago, P&Gk ilargi bat eta 13 izar jarri zituen logoan,hamahiru kolonia originalei erreferentzia egiteko.[16] Hala ere, 1980ko hamarkadan, konpainiak kritikak jaso zituen bere logoak sinbolo sataniko bat zirudielako, baina enpresak ukatu egin zuen.[17][18]
P&Gk 2019anMeeToo deituriko dokumental bat argitaratu zuen, non gizartearentzan kaltegarriak ziren gizonen estereotipoez hitz egin zuten.[19] Hori dela eta, gizon asko minduta sentitu ziren eta enpresak kritika asko jaso zituen. P&G asmo oneko publizitatea zela adierazi zuen, baina, nolanahi ere, salmentak murriztu ziren.[20]