Probo[1] (latinez:Marcus Aurelius Probus;Sirmium,c. 232koabuztuaren 19a -ib.,282ko iraila/urria)erromatar enperadorea izan zen276tik hil zen arte.
Gaztetan armadan sartu zen.Valeriano,Aureliano etaTazito enperadoreen agindupean nabarmendu zen Probo soldadu ausart bezala. Ekialdeko gobernatzailea izendatu zuenMarko Klaudio Tazitok.
Horren heriotzaren ostean, legioek Probo aldarrikatu zuten enperadore.Florianok ereTazito anaia-ordearen ondorengoa izateko aldarrikapena jaso zuen. Bi enperadoregaiek borrokatu baino lehen bere soldaduekFloriano hil zuten, borroka galduko zutelakoan. Erromako Senatuak Probo onetsi zuen orduan.
Probok agintaldia mugetako segurtasuna indartzen eman zuen. Batez ereGaliako mugaz arduratu zen, germaniarrek etengabe eraso zuten eta. Horretaz gain, hiru usurpatzaileren aurka egin behar izan zuen Probok.
Probo soldaduak beti lanpeturik edukitzearen aldekoa zen. Bake garaietan ere, lanetan ziharduten. Esate baterako,Galian,Panonian eta beste toki batzuetan ardantzak landatzen zituzten. Gaineratutako betebehar horiek ez zuten oso ospe onik. Padura batzuk lehortzen ari zirela, bere soldaduek eraso eta hil zuten Probo.